Edukira joan

Misol-Ha ur-jauzia

Koordenatuak: 17°23′27″N 91°59′55″W / 17.390772°N 91.998481°W / 17.390772; -91.998481
Wikipedia, Entziklopedia askea
Misol-Ha ur-jauzia
Motaur-jauzia
Geografia
Map
Koordenatuak17°23′27″N 91°59′55″W / 17.390772°N 91.998481°W / 17.390772; -91.998481

Misol-Ha ur-jauzia (gaztelaniaz: Cascada de Misol-Ha) Mexiko hego-ekialdeko Chiapas estatuan dagoen ur-jauzi bat da, Salto de Agua izeneko udalerrian, Palenquetik 20 kilometro hegoaldera.[1]

Chʼol hizkuntzatik datorkio izena eta "urezko erratza" esan nahi du.

Misol-Ha ibaiak egiten duen 35 metrotako jauzia da.[2] Azpian putzu ia zirkularra du, oihan tropikalaz inguratuta.[1] Urak kolore urdin-berde garbia du, dituen mineral kopuru handiek eraginda. Ur-jauziaren atzekaldean 20 metroko sakonera duen leize bat dago, horrela ur-jauziaren atzetik pasa daiteke oinez.

Tokiko biztanleek parke turistikoa eratuta dute, jatetxea eta lo egiteko txabola politekin. Uretan igeri egin daiteke.[3]

Inguruko oihana esploratzeko abiapuntua ere bada, Palenque eta Tonináko eremu arkeologikoak eta Agua Azul ur-jauzi ikusgarriak.[3]

Egungo kulturan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1987ko Predator filma Palenqueko oihanean errodatu zen eta Misol-Ha ur-jauzia ere agertzen da.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Planet, Lonely. «attractions Palenque, Chiapas» Lonely Planet (kontsulta data: 2025-11-26).
  2. (Ingelesez) Misol Ha Waterfall in Beautiful Chiapas. - Holiday From Where. 2020-01-30 (kontsulta data: 2025-11-26).
  3. a b «Misol-Ha waterfall, Chiapas, ecologial project in Chiapas» www.misol-ha.com (kontsulta data: 2025-11-26).
  4. «Filming Locations for Predator (1987), in Mexico.» The Worldwide Guide to Movie Locations (kontsulta data: 2025-11-26).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]