Mississippi Burning
Mississippi Burning 1988ko filma da, 1964an Misisipi estatuan eskubide zibilen aldeko hiru langileren benetako heriotzan oinarrituta. Filmak heriotza horiek ikertzen dituzten FBIko bi agenteren istorioa (Gene Hackman eta Willem Dafoe aktoreena) kontatzen du.
Argazkilaritza onenaren Oscar saria irabazi zuen, eta Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Hackmanentzat), Emakumezko bigarren aktorearen (Frances McDormandentzat), Zuzendari onenaren (Alan Parkerrentzat), Film onenaren, Muntaketa onenaren eta Soinu onenaren kategorietan izendapenak jaso zituen.
Batek baino gehiagok, Howard Zinn historialari ezkertiarrak barne, kritikatu dute filma, historiaren fikzionalizazioarengatik. FBIko agenteak heroi gisa aurkezten dituzte eta herrira ehundaka agertu zirela erakusten da, egiaz eskubide zibilen aldeko langileak gogorik gabe babestu zituztenean. Benetako hiltzaileen izenak ez dira agertzen, ezta biktimenak ere; filmean "mutilak" (the boys) izenak baino ez dira aipatzen. Gainera, beltzen paperak ez du inolako garrantzirik, heroi zurien babesa behar baitute bidegabekeriaren aurkako borrokan. Filmean ez dago garai horretako afroamerikarren kemena erakusten duen pertsonaia nabaririk.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1988ko filmak
- Alan Parkerrek zuzendutako filmak
- Gene Hackmanek antzeztutako filmak
- Willem Dafoek antzeztutako filmak
- R. Lee Ermeyk antzeztutako filmak
- Michael Rookerrek antzeztutako filmak
- Frances MacDormandek antzeztutako filmak
- Brad Dourifek antzeztutako filmak
- Stephen Tobolowskyk antzeztutako filmak
- Pruitt Taylor Vincek antzeztutako filmak
- Darius McCraryk antzeztutako filmak
- Frankie Faisonek antzeztutako filmak
- Gailard Sartainek antzeztutako filmak
- Kevin Dunnek antzeztutako filmak
- Tobin Bellek antzeztutako filmak
- Stephen Bridgewaterrek antzeztutako filmak
- Park Overallek antzeztutako filmak
- Robert F. Colesberryk antzeztutako filmak
- Badja Djolak antzeztutako filmak
- Rick Zieffek antzeztutako filmak
- Frederick M. Zollok antzeztutako filmak
- Robert Glaudinik antzeztutako filmak
- Robert F. Colesberryk ekoitzitako filmak
- Frederick M. Zollok ekoitzitako filmak
- Orion Picturesek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Argazkigintza onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Arrazakeriari buruzko filmak
- Ku Klux Klanari buruzko filmak
- FBIari buruzko filmak
- Mississippin girotutako filmak
- 1964an girotutako filmak