Mistaken Point Erreserba Ekologikoa

Koordenatuak: 46°37′55″N 53°11′25″W / 46.63194°N 53.19028°W / 46.63194; -53.19028
Wikipedia, Entziklopedia askea
Mistaken Point Erreserba Ekologikoa1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Mota Naturala
Irizpideak viii
Erreferentzia 1497
Kokalekua  Kanada
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Koordenatuak 46°37′55″N 53°11′25″W / 46.63194°N 53.19028°W / 46.63194; -53.19028
Izen ematea 2016 (XL. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena
Thectardis-en interpretazio artistikoa.

Mistaken Point Erreserba Ekologikoa Kanada mendebaldean kokaturik dagoen fosil aztarnategia da. Ediacararra garaiko fosilak aurkitzen dira, ezagutzen diren bizidun zelulanitz zaharrenak alegia. Duela 565 milioi urte inguruko[1] errauts-geruzak hartzen ditu, itsaso hondoan kokaturik zeudenak.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ternuaren hego-ekialdeko Avalon penintsulan kokaturiko eremu txikia hartzen du. Sarritan behelainoak hartzen du eremua eta marinelek Race lurmuturrarekin nahastu izan dute, hortik "Mistaken Point" izena[2].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1967an aurkitu zen aurreneko fosila, Fractofusus misrai (irudian), Shiva Balak Misra izeneko geologia ikasle indiarrak aurkitu zuen[3][2]. 1980. hamarkadaren erdialdean toki garrantzitsua bihurtu zen paleontologoentzako, bertan aurkitzen baitziren Ipar Amerikako metazoo zaharrenen fosilak, eta munduko sakonera handitako animalien fosil zaharrenak ere[1]. Garai honetako fosilei Avaloneko leherketa ere deitu zitzaien Kanbriarreko leherketarekin parekatuz, baina gaur egun Ediacararra izendapena nagusitu da.

1984an bost kilometrotako kosta lerroa babestea erabaki zuen probintziako gobernuak, 1987an erreserba ekologikoa izendatu zuten[2] eta 2009an babes eremua handitu egin zuten, fosil berriak aurkitu zirenean. 2016ko uztailaren 17an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Mistaken Point[2].

Fosilak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ediacararra garaiko fosil zaharrenak eta Lurreko animalia konplexuen alde zaharrenak aurkitu dira bertan. Mistaken Point formazioa izenarekin ezagutzen da.

Fosilik aipagarrienak:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage. «Mistaken Point» UNESCO World Heritage Centre (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
  2. a b c d MacEachern, Daniel. (2016-07-17). «Newfoundland's Mistaken Point named UNESCO World Heritage site» CBC News (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
  3. (Ingelesez) Rare honour for Indian geologist. 2007-09-18 (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]