Mister Fantastic

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mister Fantastic
Marvel Unibertsoa
Gen Con Indy 2008 - costumes 169.JPG
Argitalpena
Sortzailea Stan Lee eta Jack Kirby
Interpretatzailea
Datu biografikoak
Jaiotza-izena Reed Richards
Jaiotza Kalifornia
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Sexua gizonezkoa
Jarduera esploratzailea
abenturazalea
zientzialaria
katedraduna
ikaslea
Familia
Aita Nathaniel Richards
Ezkontidea(k) Invisible Woman
Seme-alabak
Bestelakoak
Superboterea elasticity (en) Itzuli
Etsaiak Doctor Doom

Mister Fantastic edo Reed Richards, euskaraz Jaun Izugarria, Lau Izugarriak superheroi taldeko kideetako bat eta burua da. Stan Lee eta Jack Kirbyk sortu zuten eta lehenbiziko aldiz The Fantastic Four aldizkariaren 1. zenbakian agertu zen (1961). Lanbidez zientzialaria da. Ingeniaritza airespazial, mekaniko, kimiko eta elektrikoan masterra du, eta fisika eta giza eta estralurtarren biologiari buruzko ezagutza sakonak ditu. Invisible Woman superheroiaren senarra da.

Bere ahalmenak honakoak dira: adimen pribilegiatua; erabateko elastizitatea, moldagarritasuna eta erresistentzia; eraso fisiko gehinekiko eta elektrizitatearekiko erresistentzia; ahalmen psikikoekiko inmunitate birtuala.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zineman Alex Hyde-White, Ioan Gruffudd eta Miles Teller aktoreek antzeztu dute.