Misterioen Etxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Misterioen Etxea
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Archaeological Areas of Pompei, Herculaneum and Torre Annunziata
Villa of the Mysteries in Pompeii.jpg
Kokapena
Herrialdea Italia
Eskualdea Campania
Former provinces of ItalyNapoliko probintzia
Italiako udalerriPompei
Koordenatuak 40° 45′ 13″ N, 14° 28′ 39″ E / 40.75369444°N,14.47744444°E / 40.75369444; 14.47744444Koordenatuak: 40° 45′ 13″ N, 14° 28′ 39″ E / 40.75369444°N,14.47744444°E / 40.75369444; 14.47744444
Historia eta erabilera
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia 829-002
Eskualdea[I] Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea bilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Misterioen Etxea edo Villa dei Misteri ondo kontserbaturiko erromatar garaiko villa bat da. Ponpeia hiri-hondakinean dago kokaturik, Napolesen, Italia hegoaldean. Ponpeia hiritik ipar-ekialderuntz 800 metroara eta Herkulanoren atetik 200 metrora dago kokatua. Villa honen berezitasun nagusia barnean ikus daitezkeen freskoak dira, emakume baten kultu greziar-erromatar batean sarbide (hasiera) dena erakusten duela uste da. Ponpeia hiri guztia bezala, Vesuvioren 79ko erupzioan lurperatua geratu zen, eta 1909an hirian hasi zituzten indusketetan atera zen lurpetik. UNESCOk Munduaren Ondare izendatu zuen hiria, eta bere barnean, Villa.

Villa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metro askotako errauts eta materia bolkanikoz tapatua geratu zen arren, K.o 79-ko erupzioan kalte minimoak soilik jasan zituen, eta bere horma, sabai eta freskoek ia kalterik gabe biziraun zuten. Indusketatik eraikinaren teilatua eta beste zati batzuk bertan mantendu dira behar izan bezala.

Villari bizilekuko gela bateko margoen omenez jarri diote izena. Gela hau triclinium-a izango litzake, kalitate goreneko freskoez dekoraturik, I. mendeko lehen erdialdean margotuak uste direnak.[1] Freskoen gaia oso eztabaidatua da, baina irudi hauen interpretazio nagusia Bakoren kultu berezi bateko emakume baten sarbidea da. Hau kultu misteriotsu[2] bat zen, eta taldekide bihurtzeko erritu eta erritual oso zehatzak bete behar ziren. Bakori loturiko murala zela identifikatzen lagundu zuena menadeen presentzia da, Bakoren jarraitzaileak (emakumeak). Jarraitzaile hauek askotan dantzan irudikatzen ziren, mugimendu askoko oihalez jantziak, eta lehen aldiz greziar zeramiketan aurkitu ziren, hauetako asko kultua Italiatik zabaldu maino lehen egin zirelarik.[3] Beste interpretazio guztietatik aipagarriena Paul Veynerena da, ezkontza-erritu bat egiten ari den emakume gazte bat da irudikatzen dena bere hitzetan.

Triclinium bat dela uste den arren, baliteke matriarkaren aldagela izatea, eta horren ondorioz matriarka hau kultu horren partaide izango litzake.[4]

Villak otorduetarako eta entretenimendurako gela oso dotoreak zituen, baita espazio funtzionalagoak ere. Ardo-prentsa bat aurkitu zen etxea induskatzean, eta zaharberritu ondoren bere lokalizazio originalean jarri da. Ez zen batere ezohikoa etxe aberatsetan ardo, oliba-olio edo beste nekazaritza-produktuen produkziorako areak izatea, kontuan izanik erromako eliteek baserriak eta baratzak izaten zituztela beraien villen inguruan.

Ponpeiako beste etxe pribatu askoren moduan, ez dakigu villaren jabea nor izan zen. Hala ere, hainbat informazio jaso ahal izan da. Brontzezko zigilu bat aurkitu zen, L. Istacidius Zosimus izenpean, Istacidii familiako esklabu aske bat. Eruditoek bera proposatu zuten villaren jabe bezala edo 62ko lurrikararen ondorengo etxearen berregitearen ikuskatzaile bezala. Bestalde, Liviaren estatuen presentziak (Augustoren emaztea) historialari batzuk bera jabetzat seinalatzea eragin du.

Freskoen Interpretazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interpretazio asko daude freskoen inguruan, baina onartuena dagoen teoria erritu erlijioso bat dela da. Beste ohiko teoria freskoek emaztegai bat Bakoren Misterioetan hasten hari dela dioena da, ezkontzarako prestatzen. Hipotesi honetan, irudi nagusiak jantzita duen arropa oso landua ezkontza-jantzia dela uste da.[5]

Fresko bakoitzaren gaien eta ordenaren ondorioz narratiba bakar bat bezala irakurri behar dira. Emakumeak eta satiroak asko azaltzen dira. Esan bezala Bakoren erritua azaltzen denez, batzuek uste dute gela erritu eta ospakizunak egiteko erabiltzen zela.[5]

  • Lehen muralak emakume erromatar noble bat azaltzen du (ziuraski kultuan sartuko denaren ama), tronu batean eserita sagoen emakume apaiz edo emagin bati hurbiltzen, bere ondoan pergamino bat irakurtzen ari den mutiko bat dago. Pergaminoan ziuraski kultuaren hasieraren deklarazioa dago. Tronuaren beste aldean hasiberri den gazte bat dago, jantzi moreez eta mirtozko korona jantzita, ereinotz sorta eta tarta-erretilua eskuan. Neskato zerbitzari batean bilakatu dela dirudi, baina baliteke jainkoei opari bat eskeintzen aritzea.[6]
  • Bigarren muralean beste emakume apaiz bat dago (edo kultuko partaide zaharrago bat), eta bere laguntzaileak liknon saskia prestatzen ari dira. Albo batean sileni (satiro bat, Bakoren tutore eta laguntzailea) bat lira jotzen ari da.[6]
  • Hirugarren muralak satiro bat flauta jotzen ari da, eta ninfa bat aker bat bati bularra ematen ari zaio. Beraien eskuinean, hasiberria beldurtua dago. Hau azken aldia da eszena batzuetan berriz ikusiko duguna, berriz azaltzen denean jada aldatu egin da. Jakitunen arabera katarsia gertatu da.[6]
  • Beldurrez begira dagoen norabidean, laugarren muralean Silenus satiro gazte bati ardo katilukada bat eskeintzen ari zaio, bere atzean beste satiro bat maskara beldurgarri bat eusten ari dela, edaten ari den satiroak ardoan horren erreflexua ikusten duelarik. Beraien ondoan jainkosa bat dago eserita (Ariadna edo Semele), Bako bere magalean etzanda duela.[6]
  • Bosgarren muralak hasiberriare buelta erakusten du. Kapa bat du jantzita, kultu hasiera arrakastatsuaren sinbolo. Emakume apaizaren aurrean belaunikatzen ari da, hegaldun emakume batek zigorradak ematen dizkion bitartean. Bere ondoan dantzan ari den figura bat dago (menade edo Thyia bat), baita togadun figura bat tirso bat eskuetan duela, mihiluz bildua, puntan kono bat duena (Bakoren iniziazio sinboloa da).[6]
  • Seigarren muralean hasiberria jantzi berriekin prestatzen ikus daiteke, Kupidok izpilu bat eusten diolarik. Eszena honen ondoren Kupidoren beste irudi bat dago.[6]
  • Azken muralean, zazpigarrenean, hasiberria tronu batean dago, jantzi oso elaboratuz jantzia.[6]
Freskoen banaketa

Vesubioren erupzioa eta ondorioak freskoetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vesubioren erupzioa eta ondorioak freskoetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin lur azpitik atera zirenean fresko hauek, Napoleseko kutsaduraren menpe geratu ziren. Kutsadura honek kalte handiak sortu ditu freskoetan, bai pigmentuen koloreetan bai freskoak egiteko erabiltzen den kareharrian. Horren erakusle nagusia pigmentuen kolore aldaketa da.

Ponpeiako freskoetan erabili diren pigmentu nagusiak zinabrio gorria (HgS) eta hematita (Fe2O3) dira. Hematita pigmentua atmosferako sufre dioxidoaren (SO2) ondorioz magnetitan (Fe3O4) bilakatzen da, ondorioz kolorea ilunduz eta belztuz.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) The Stoa Consortium . Noiz kontsultatua: 2019-05-28.
  2. Virgili, Antonio. (2008) Culti misterici ed orientali a Pompei Gangemi ISBN 9788849214093 PMC 849279639 . Noiz kontsultatua: 2019-05-28.
  3. .
  4. (Ingelesez) «University of Michigan» umich.edu . Noiz kontsultatua: 2019-05-28.
  5. a b (Ingelesez) «University of Michigan» umich.edu . Noiz kontsultatua: 2019-05-28.
  6. a b c d e f g No authorship indicated (1989-05) «Review of Women's Dionysian Initiation: The Villa of Mysteries in Pompeii.» Contemporary Psychology: A Journal of Reviews (5): 519–519 doi:10.1037/028112 ISSN 0010-7549 . Noiz kontsultatua: 2019-05-28.
  7. Maguregui, Maite; Knuutinen, Ulla; Martínez-Arkarazo, Irantzu; Castro, Kepa; Madariaga, Juan M. (2011-05) «Thermodynamic and Spectroscopic Speciation to Explain the Blackening Process of Hematite Formed by Atmospheric SO2Impact: The Case of Marcus Lucretius House (Pompeii)» Analytical Chemistry (9): 3319–3326 doi:10.1021/ac1029192 ISSN 0003-2700 . Noiz kontsultatua: 2019-05-28.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Misterioen Etxea Aldatu lotura Wikidatan