Mitchell Baker

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Mitchell Baker
Mitchell Baker.jpg
Bizitza
Jaiotza Oakland1957 (59/60 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Heziketa Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Jarduerak
Jarduerak abokatua, informatikaria eta zuzendari exekutiboa
Enplegatzailea(k) Mozilla Fundazioa
Jasotako sariak
Signature of Mitchell Baker.jpg

Winifred Mitchell Baker (Oakland, 1957), ezagunago Mitchell Baker gisa, Mozilla Fundazioko presidentea da eta Mozilla Korporazioko presidente eta zuzendari exekutiboa.[1] Korporazio horrek Mozilla Fundazioaren filiala da, eta kode irekiko Interneterako Mozilla aplikazioen garapena koordinatzen du, besteak beste Mozilla Firefox nabigatzailea eta posta elektronikorako Mozilla Thunderbird bezeroa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbidean lizentziaduna, Baker Mozilla Fundazioa eta Mozilla Korporazioa erakundeen koordinatzailea da, merkatu mailako kontuak daramatza eta politikoak ere bai. 2005ean, Time aldizkariak Baker sartu zuen munduan eragin handiena duten 100 pertsona biltzen dituen bere urteko zerrendan[2], eta "Chief Lizard Wrangler" titulua jaso izan du, literalki "ganadua akuilatzen duen pertsona" moduan itzul daitekeena, baina kasu honetan Baker zuzendari nagusi gisa izendatzeko erabilia.

Sariak eta aitorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2005ean Time aldizkariak 100 pertsona zientzialari eta pentsalari garrantzitsuenen artean kokatu zuen.
  • 2009an lortutako gizarte-eraginarengatik Ikuspegiko Emakumeak Saria eman zion Anita Borg Institutuak.[3]
  • 2012 sartu zen Interneteko Ospearen Aretoan[4] Internet Society elkarteak banatzen duen izendapena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]