Mithrim
Tolkienen legendarium ospetsuan Mithrim Hithlumeko eskualde bat da, Ered Wethrin mendilerroak mendebalderanzko kurba egiten duen tokian kokatua, horregatik mendilerro hau hegoaldeko eta mendebaldeko muga bezala du. Mendebaldeko mugak Mithrimeko mendiek adierazten dituzte, Ered Wethrin mendilerroaren beso luze bat direnak, bertan bizitzeko nahiko toki segurua bihurtzen dutenak, Angbandetik gertu egon arren. Mendietan bertan jaiotzen diren ibai ugarik bustitako eskualde bat da.
Han, Noldor elfoak iritsi aurretik Sindar elfoak bizi ziren, Mithrim Elfoak bezala ezagutuak, Fëanorren elfoen adiskide egin ziren hauek Mithrim lakura iritsi eta bertan kanpamendua ezarri zutenean. Mithrimeko zelaietan gertatu zen, zati batean, Beleriandeko Gerretako bigarren gudua, "Izarpeko gudua" edo Dagor-nuin-Giliath izenekoa non Fëanor erregea Balrogen jauna zen Gothmogen esku hila izan zen.
Mithrimeko toki batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mithrim Lakua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mithrim eskualdeko laku zabal bat Mithrimeko mendietatik ekialderantz hedatzen da, Ered Wethrin mendilerroarekiko paraleloan baina eskualdearen iparraldean kokatua. Laku hau ibai ugarik elikatzen dute, eta Silmarillioneko mapan lau ibai garrantzitsu ikusten dira, baina izenik gabeak, horietatik hiru Ered Wethrin mendilerroan jaiotzen direlarik. Han, Fëanorren elfoek euren kanpamendua ezarri zuten Losgarretik igaro ondoren.
Androth
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Androth Turgonen Noldorrek Mithrimeko Muinoetan eraikitako leizezuloei deitu zitzaien. Mendien erdi-iparraldean kokatuak zeuden eta Mithrim eta Dor-Lomin lotzen zituzten. Han babestu ziren elfo grisak Dagor Bragollach guduan Hithlum hartua izan ondoren eta Tuor Annael elfo grisak hazi zuen; han ezkutatu zen Tuor bera denbora batez eta ekialdetarrak eraso zituen.