Mitoaroa II
| Mitoaroa II | |
|---|---|
| Mota | musika-lan telebista-saio ikuskizun live music (en) |
| Denbora-tarte | 2025eko irailaren 5a - 2025eko irailaren 7a |
| Kokaleku | Illunbe Donostia |
| Interpretatzailea | Zetak |
| Lanaren edo izenaren hizkuntza | euskara |
Mitoaroa II (oroimenaren hondarrak) Pello Reparaz kantariak buru duen Zetak taldeak 2025eko irailaren 5ean, 6an eta 7an Donostiako Ilunbe aretoan eman zuen ikuskizuna da, Mitoaroa ikuskizun saileko bigarren atala. Ia hiru orduko emanaldian, katolizismoaren ordezkarien eta Euskal Herriko inauterietako zenbait pertsonaiaren (momotxorroak, mamuxarroak, zipoteroak, joaldunak, txatxoak...) arteko borrokak, dantzak, doinuak eta jolasak Zetak-en pop musika elektronikoarekin uztartu zituen. Emanaldiak 40.000 ikusle inguru bildu zituen hiru egunetan.[1]
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"XV. mendean girotutako prekuela. Kontzertura lagunekin iritsi eta Pello [Reparaz] amildegi batetik behera erori da, oraingoan denboran bidaia luze bat eginez. Historian atzera egin du, [izaki] mitologikoak gure lurretatik deserriratu genituen unera. Garai honetan, inkisizioa indarra hartzen hasia da, baina mitologikoen komunitate txiki batek irauten du oraindik, Euskal Herrian. Mehatxua, ordea, gero eta handiagoa da"[2].
Soinua eta irudia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurikularren bidez jarraitu zuten kontzertu osoa ikus-entzuleek. Jakina da kaskoak erabili izan zirela beste ekitaldi batzuetan, baina sekula ez zen hainbesteko jendetzarekin egin. Esperientzia guztiz berritzailea izan zen. 360 graduko eszenatoki berezia ere izan zen: gainean zeuzkan lau pantailekin —gora eta behera ibili ziren kontzertuaren zati askotan— perspektiba osoa ikusten zuten ikusle guztiek.[3]
Reparazek eta beste partaide batzuk mikrofonoa eta kamarak alboan zituztela libre mugitzen ziren oholtzatik, harmailatik eta eraikin osotik,eta horrela dena ikusi eta entzuten zen lau pantaila erraldoien bidez. Esaterako, hasieran Aitziber Garmendia ikusle artean ibiltzen zen arlekinez jantzita, kamera aurretik zuela emanaldiaren aurkezpenak egiten, eta handik gutxira hartza eta Reparaz Ilunbeko sabaira igo ziren.[3]
Protagonistak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erramun Martikorenari urtarrilean egin bezala, Pantxoa eta Peiori omenaldia eta aitortza egin zizkien Reparazek.
Ikuskizunaren barruan parte hartu zutenen artean honako hauek egon ziren: Aitziber Garmendia (arlekinez jantzita emanaldiaren aurkezpenean), Josean Bengoetxea (inkisidorea edo apaiza zirudien pertsonaia), Gorka Pastor (theremina zirudien gailu bat jotzen), Patxi Santamaria (Aita Santua), Yune Nogueiras, Kukai dantza taldea, Iban Larreburuk (atabala jotzen), Enrike Solinis (laute-jotzailea), Fillas de Cassandra, Maixux Zugarramurdi (lamia), Ignatius Farray (espainiar umorista), Antton Telleria, Pantxoa eta Peio...[3]
Reparaz harmailetan mugitu zen bitartean ikuskizuna ikusten zeuden hainbat lagun ospetsu agurtu zituen, besteak beste hauek: Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Kepa Junkera, Izaro...
Inauterietako pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikuskizun osoan zehar Euskal Herriko zenbait inauteritako pertsonaiak agertu ziren eszenatokian bezala baita harmailetan ere. Hona hemen pantailetan agertu zen pertsonaien zerrenda: Arbizuko txatarrak; Altsasuko momotxorroak, akerra eta maskaritak; Uztaritzeko inauterietako pertsonaiak; Lanzko inauterietako pertsonaiak; Unanuko mamuxarroak; Iturengo eta Aurtizko joaldunak; Olatzagutiko zamarraundia; Guardiako katximorroa; Abantoko hartza; Cascanteko zarrapoteroak; Estellerriko gerbiloa, jakitun eta behorra; Zalduondoko ardia eta zenizeroa; eta Kuartangoko hartza eta zakua.
Kantuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Honako kantu hauek txertatu ziren saioan: Errepidean (hasieran), Eguzkiloreak (lurretik altxa zenean), Kaliza hau (inkisidorea edo apaiza zirudien pertsonaiari kantatu zion), Zu (kanpora irten zen berriz ere kantaria), Hitzeman (euskaraz lehenengo eta katalanez ondoren), theremina zirudien gailu bat jo zuen Gorka Pastorrek), Sagarra, Akelarretan (tronboia jo zuen Reparazek eta Kukai dantza taldekoak taularatu ziren, Hegan (90eko bi bala), Suziri bi (Iban Larreburuk atabala jotzen eta gero Reparazek adarra), Non sartu zara?, Pater Noster, Anguleele (laute zirraragarriak eta Fillas de Cassandra bikoteak lagunduta), Zertan ari gara?, Begi beltz, Zeinen ederra izango den, Lepoan hartu ta segi aurrera (Pantxoa eta Peiorekin), Deskontrola (indar handiko pieza elektronikoa), Aralarko dama (emanaldiko hainbat tartetan entzun ahal izan zen, lehenik zatika, eta gero osorik kontzertuaren azken aurreko piezan), eta Hileta Kantu Nafarra (inkisizioarekin batera).[3]
Egitura eta edukia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sarrera
- Errepidean kanta. Zetak
- Hartza eta Reparaz Ilunbeko teilatura igotzen dira. Teilatuko kristala apurtu eta Reparaz eszenatokira erortzen da.
- Joaldunak harmailetako perimetro osoan ibiltzen dira.
- Eguzkiloreak kanta. Zetak
1. kapitulua: Lurpeko haustura
2. kapitulua: Fedearen oihartzuna
3. kapitulua: Antzinakoen gotorlekura
4. kapitulua: Bekatu zaharren konfesorea
[15 minutuko atsedenaldia]
5. kapitulua: Haritzen memoria
6. kapitulua: Azken setioa
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Alkorta, Maddi Iturriotz. (2025-08-13). «Zetak-ek sarrera «gutxi batzuk» jarriko ditu salgai iraileko kontzertuetarako» Berria (kontsulta data: 2025-09-07).
- ↑ Ilunbeko 'Mitoaroa II' ikuskizunaren emanaldietan banatu zuten eskuorriko azalpen testua.
- 1 2 3 4 Ansa, Urko. (2025-09-06). «'Mitoaroa', show magiko bat Illunben» Berria (kontsulta data: 2025-09-07).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 'Mitoaroa', show magiko bat Illunben. Irailaren 5eko kontzertuaren kronika, Berria egunkarian, Urko Ansa kazetariak idatzia.
- Trilogia izango bada, zer izango da ‘Mitoaroa’-ren hurrengoa? Irailaren 5eko kontzertuaren kronika, Naiz agerkarian, Iker Gurrutxaga kazetariak idatzia.
- Mitoaroa I
- Mitoaroa III