Mitra marroi
| Mitra marroia | ||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
| Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
| Filuma | Ascomycota | |||||||||||||||||||||||||||
| Klasea | Pezizomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
| Ordena | Pezizales | |||||||||||||||||||||||||||
| Familia | Discinaceae | |||||||||||||||||||||||||||
| Generoa | Gyromitra | |||||||||||||||||||||||||||
| Espeziea | Gyromitra infula Quél., 1886 | |||||||||||||||||||||||||||
| Basionimoa | Helvella infula | |||||||||||||||||||||||||||
| Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
| ||||||||||||||||||||||||||||
Mitra marroia (Gyromitra infula) Discinaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Gordinik espezie toxikoa da, naiz eta autore batzuek lehortu ondoren jangarritzat jo. Ez da gomendatzen kontsumitzea.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: Mitra itxurakoa, oso irregularra, 5 cm-tik 12 cm-rako altuerakoa, arre-gorrixka edo arre-marroia, ilunagoa edo argiagoa hezetasunaren arabera, karpoforoa barnehutsa da, gainazala ez da likatsua, ia belusatua eguraldi lehorrean eta barrua zurbilagoa du.
Hanka: Leuna, ez ildaskatua, oro har, barnehutsa da eta luzetarako tolestura du, kapelaren kolorea baino gorrixkagoa du, batzuetan, pruina zurixka batez estalia, horrek itxura argiagoa ematen dio.
Haragia: Oso hauskorra. Barruko aldea kanpokoa baino askoz argiagoa da, gamuza kolorekoa eta oso zimurra.[2]
Etimologia: Gyromitra terminoa grekotik dator, biribila esan nahi duen "gyros" hitzetik eta diadema esan nahi duen "mitra" hitzetik. Infula epitetoa berriz latinetik dator, eta apezpikuen mitra esan nahi du.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Autore batzuek jangarritzat jotzen badute ere, ez ditu merezi sukaldaritzaren ohoreak. Kontsumitzea pentsatzen bada lehortuta baino ez da jan behar.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gyromitra esculenta delakoarekin, nahiz eta udaberrikoa izan eta karpoforoak garun itxura gehiago duen.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean agertzen da, koniferoen baso fresko eta hezeetan, hala ere, hostoerorkorren basoetan ere aurki daitezke.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Erdialdeko Amerika, Kanariak, Europa, Errusia, Himalaiako eskualdea, Japonia, Zeelanda Berria.[6]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 333 or. ISBN 84-7173-211-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 726 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 534 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa.. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 623 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Gyromitra infula: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1886. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Gyromitra
- Onddo ez jangarriak
- Kanadako onddoak
- Alaskako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Erdialdeko Amerikako onddoak
- Kanarietako onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Himalaiako eremuaren onddoak
- Japoniako onddoak
- Zeelanda Berriko onddoak