Mitra zuri
| Mitra zuria | ||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
| Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
| Filuma | Ascomycota | |||||||||||||||||||||||||||
| Klasea | Pezizomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
| Ordena | Pezizales | |||||||||||||||||||||||||||
| Familia | Helvellaceae | |||||||||||||||||||||||||||
| Generoa | Helvella | |||||||||||||||||||||||||||
| Espeziea | Helvella crispa Fr., 1822 | |||||||||||||||||||||||||||
| Basionimoa | Phallus crispus | |||||||||||||||||||||||||||
| Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
| ||||||||||||||||||||||||||||

Mitra zuria (Helvella crispa) ascomycota dibisioko onddo zuria da, garatzen duen fruitu gorputzak nahiko kolore eta forma berezia daukala.[1] Agian jateko Helvella-rik gozoenetakoa izango da, hala ere, ez du merezi jasotzea, jan ahal izateko elaborazio konplexua behar duelako eta perretxiko hauek kontsumitzeak dakartzan arriskuengatik. Ez da gomendatzen kontsumitzea.
Sinonimoa: Phallus crispus.
Deskribapena.
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: Bonete itxurakoa, 2 eta 5 cm. arteko garaiera, ia zuria, okre-zurixka edo okre-karamelu kolorekoa, oinaren gainean tolestutako plaka gingildun batzuek osatzen duten muntatzeko aulki formakoa.
Himenioa: Kapelaren kanpoko aldea estaltzen du, leuna eta zurbila da.
Hanka: 5 eta 10 cm. bitarteko altuera, zuria, lodia, hutsa, zaila eta ildo sakonak ditu.
Haragia: Mehea, elastikoa eta zaila; usain eta zapore gutxikoa.[2]
Etimologia: Helvella hitza latinetik dator, eta lekale, barazkiak, esan nahi du, oro ar, belar usaintsua.
Crispus epitetoa ere latinetik dator, “crispus”-etik kizkurtua esan nahi du. Kapelaren formagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdipurdiko jangarria, ondo egosi ondoren, hemolisinak baititu.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela zurixka edo okrea duten beste Helvella batzuekin, Helvella fusca bezalakoekin, hau ez da hain sendoa eta okre-marroi kolorekoa da.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaberrian eta udazkenean, baso-bideen ezpondetan eta bide ertzetan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Erdialdeko Amerika, Islandia, Europa, Errusia, Kaukasia, Turkia, Israel, Himalaiako eskualdea, Mongolia, Japonia, Txina, Zeelanda Berria, Hegoafrika.[6]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 727 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran. Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 534 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 667 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 328 or. ISBN 282-0865-4..
- ↑ Helvella crispa: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1822. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Helvella
- Kanadako onddoak
- Alaskako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Erdialdeko Amerikako onddoak
- Islandiako onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Kaukasoko onddoak
- Turkiako onddoak
- Israelgo onddoak
- Himalaiako eremuaren onddoak
- Mongoliako onddoak
- Japoniako onddoak
- Txinako onddoak
- Zeelanda Berriko onddoak
- Hegoafrikako onddoak