Mitratxo laranja

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mitratxo laranja
Mitrula paludosa 02.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaLeotiomycetes
OrdenaHelotiales
FamiliaSclerotiniaceae
GeneroaMitrula
Espeziea Mitrula paludosa
Fr., 1816

Mitratxo laranja (Mitrula paludosa) Sclerotiniaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Ezinda janaria prestatzeko erabili, haragi gutxi du. Oso ohikoa ez izan arren, ateratzen denean talde handietan egiten du.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: 2 - 6 cm garai eta 0,5 - 1 cm zabal. Arrauzkara formako borra kamuts baten itxura du, hauskorra, barnehutsa, horia edo laranja kolorekoa.

Orriak: Ez du orririk.

Hanka: 2 - 3 cm-ko luzera eta 0,2 - 0,3 cm-ko lodiera. Luzanga, mehea, zurixka, kapelatik guztiz bereizita.

Haragia: Hauskorra eta mehea.[2]

Etimologia: Paludosa epitetoa bere habitatetik dator.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du sukaldaritzarako baliorik.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leotia lubrica delakoarekin, hau likatsua da eta perretxiko guztia horixkagoa da, eta Spathularia flavida espeziearekin, honek espatula forma du; batak ere ez du balio sukaldaritzarako.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urria da eta udaberrian agertzen da, urmaeletan eta eremu zingiratsuetan, uretan usteltzen ari diren hostoerorkorren hostoetan eta pinu lumetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Asiako iparraldea.

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 789 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 352 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 689 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2 ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 332 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]