Mitxel Lakuntza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mitxel Lakuntza Vicario» orritik birbideratua)
Mitxel Lakuntza


ELAko idazkari nagusia

2019ko apirilaren 5a -
Adolfo Muñoz
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMitxel Lakuntza Vicario
JaiotzaIruñea1976ko maiatzaren 10a (47 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraksindikalista
KidetzaEusko Langileen Alkartasuna

Mitxel Lakuntza Vicario (Iruñea, Nafarroa, 1976ko maiatzaren 10a) nafar sindikalista eta elektronika teknikaria da, 2004az geroztik ELA sindikatuaren Nafarroako koordinatzaile nagusia. Ordutik ELAren Batzorde Eragileko kidea ere bada, eta 2018ko abenduan Adolfo Muñozen ordezko gisa proposatu zuen sindikatuaren Nazio Batzordeak. 2019ko apirilaren 5ean egindako ezohiko kongresuan ELAko idazkari nagusi izendatua izan zen.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere aita elektrikaria zen, eta hortik iritsi zitzaion Elektronika Industriala ikasteko bokazioa. Gamesa enpresan hasi zen lanean, eta 1999an egin zen ELA sindikatuko kide. Enpresa horretako ELAren ordezkaria izan zen, eta 2001an sindikatuaren egituran sartu zen, hasiera batean Sakanan liberatu gisa eta gerora Hainbat federazioko arduradun gisa.[2]

2004an Nafarroako ELAren koordinatzailea bilakatu zen, Jose Mari Otaegi ordezkatuz, 28 urte zituela. Haren gidaritzapean ELA Nafarroako hirugarren indar sindikala bilakatu zen. 2018ko abenduan ELAren Nazio Batzordeak Adolfo Muñoz idazkari nagusia ordezkatzeko proposatu zuen, eta 2019ko apirilaren 5ean Donostiako Kursaalean egin zen ezohiko kongresuan onartu zuten afiliatuek kargurako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Berria.eus. «Mitxel Lakuntzak ordezkatuko du Adolfo Muñoz ELAren gidaritzan» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-03-29).
  2. (Gaztelaniaz) Giménez, Iván. (2012). (PDF) ELA en Nafarroa. Cien años de transformación y lucha (1911-2011). Txalaparta, 261 or. ISBN 978-84-15313-27-4..