Mix Master Mike

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mix Master Mike

Bizitza
JaiotzaSan Frantzisko1970eko apirilaren 4a (54 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaWestmoor High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakclub DJ (en) Itzuli, disc jockeya eta raperoa
KidetzaBeastie Boys
Izengoitia(k)Mix Master Mike eta Mixmaster Mike
Genero artistikoahip hop musika
rock
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaGrand Royal (en) Itzuli

mixmastermike.com
IMDB: nm1040909 Facebook: mixmastermikeofficial Twitter: mixmastermike Instagram: mixmastermike Youtube: UCgpZVDy6sdEnF7EDCPtM-tg Souncloud: mixmastermike-3 Spotify: 4BeDVC50BVhB0bjQqjbhmt Musicbrainz: f874ea71-ab00-478b-a09a-d63a3e6e1677 Songkick: 521305 Discogs: 9838 Allmusic: mn0000581466 Deezer: 394163 Edit the value on Wikidata

Michael Schwartz (San Frantzisko, Kalifornia, 1970eko apirilaren 4a), Mix Master Mike goitizenez, estatubatuar DJa eta turntablista da. Beastie Boys hip hop musika taldearekin lan egiteagatik ezaguna da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Frantziskon (Kalifornia) jaio zen alemaniar eta filipinar jatorriko familia batean.

1992an hasi zen ospetsu egiten, New Yorken egin zen New Music Seminar/Supermen Inc. DJ Battle for World Supremacy lehiaketa irabazi zuenean. Urte berean ere, bere turntablism-taldeak, Rock Steady DJs izenekoak, DMC Munduko DJ Txapelketa irabazi zuen. Ondorioz, bere izena etorkizun handiko DJ bikainenen artean agertzen hasi zen. Hurrengo urtean, DJ Qbertekin bikotea osatuz, DMC Munduko DJ Txapelketa berriro irabazi zuen.

DJ Qbertek, DJ Apollok eta hirurek Invisibl Skratch Piklz izeneko turntablism-taldea sortu zuten. Horrez gain, Mix Master Mikek Beastie Boys hip hop taldearekin lan egin zuen Hello Nasty (1998), To The 5 Boroughs (2004) eta Hot Sauce Committee Part Two (2011) diskoetan.

2018an Cypress Hill taldera batu zen.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Juko (1991)
  • Anti-Theft Device (1998)
  • Eye of the Cyklops (2000)
  • Spin Psycle (2001)
  • Return of the Cyklops (2002)
  • Bangzilla (2004)
  • NaPALM ROCKETS (DubStep) (2010)
  • The Magma Chamber (2015)
  • Conquest (2019)

EPak, singleak eta Mixtapeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Neck Thrust One
  • Rescue 916
  • Terrorwrist Delivery Service
  • Memoirs of a Serial Wax Killer
  • Mixmasterpiece: Muzik's Worst Nightmare (1996)
  • Surprise Packidge (1999)
  • 30 Minute Massacre (2001)
  • Plazma Ryfle (2015)

Mixtapeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Live! Beatdown volume 1 (2006)
  • Neckthrust One
  • Rescue 916
  • The Bolt-117 (2012)