Mix energetiko


Matrize energetikoa, nahasketa energetikoa edo mix energetikoa eremu geografiko batean erabiltzen den funtsezko energia iturrien konbinazioa da.[1][2][3] Mix energetikoak, erabilitako iturriez gain, iturri bakoitzaren ehunekoa ere jasotzen du. Aztertutako eremua herrialde bat, kontinente bat edo mundu osoa izan daiteke.
Kasu batzuetan (ikatza, petrolioa) oinarrizko energia zuzenean erabil daiteke. Beste batzuetan, bigarren mailako energian bihurtu behar da, normalean elektrizitate, eta horrek, ezinbestean, energia galtzea ekarriko du, bero gisa.
Herrialde batek aukeratzen duen energi nahasketak, besteak beste, kostu handiagoa edo txikiagoa berekin ekarriko du.[4] Horregatik, kontu handiz planifikatu behar da.[5]
Nahasketa energetikoa ez da estatikoa eta denborarekin aldatzen da, energia elektrikoaren sorkuntza-teknologien kostua aldatu egiten delako, eta politika edo ingurumena kontuan hartzen delako.[6]
Europar Batasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Energiaren Nazioarteko Erakundearen arabera, Europar Batasunean 2007an kontsumitutako energiaren %75,9a erregai fosiletatik zetorren, %14,1 zentral nuklearretatik, %7 bioerregaietatik eta % 2,9 energia berriztagarrietatik. Urte horretan, EBk 2020rako energia-matrizean berriztagarrien parte-hartzea %20raino handitzeko helburua ezarri zuen.[7][3]

Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Combinación energética o matriz energética, mejor que mix energético. 7 de abril de 2022.
- ↑ «mezcla energética» glosbe.
- 1 2 El mix energético, las fuentes renovables y el etiquetado de la electricidad. .
- ↑ El mix energético: al ritmo de los equilibrios económicos y geopolíticos. .
- ↑ Mesones, Javier. (13 de marzo de 2019). La AIE insta a los países a impulsar la transición energética con más renovables. España.
- ↑ Cepsa analiza la evolución del mercado y presenta el mapa energético de España en 2030. , 14 de diciembre de 2017 or..
- ↑ Paquete de medidas sobre clima y energía hasta 2020. .