Mixel Etxekopar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau gotaintar musikariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxekopar (argipena)».
Mixel Etxekopar
Mixel Etxekopar, 2013.jpg
Datuak
JaioterriaGotaine-Irabarne (Zuberoa)
Jaiotza data1963
Tresnakhiru zuloko txirula

Mixel Etxekopar (Gotaine-Irabarne, Zuberoa, 1963) txirularia, kantaria eta bertsolaria da. Lanbidez irakaslea da, eskolarik eskola euskara irakasten du. Hebentik Zuberoako kultura elkarteko arduraduna da. Hiru zuloko txirula jo ohi du (Zuberoako eta Pirinioen mendebaldeko musika tresna tradizionala).

Bi disko grabatu ditu Mixel Arotze eta Maddi Oihenartekin batera. Gainera, Gotaine-Irabarneko Xiru jaialdiaren antolatzaileetako bat da. Maika alaba Amaren Alabak taldeko kidea da.

Zinemarako

2011n grabatutako Xora zubererazko lehen filmeko musikaren egileetakoa da.

Bestalde, Gartxot pertsonaiari ahotsa ipini zion Gartxot, konkista aitzineko konkista animaziozko filmean (2011).[1]

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Erreferentziak

Euskal musika
Artikulu hau Euskal musika Wikiproiektuari lotuta dago. Honelako artikuluekin lagundu nahi baduzu, jo ezazu wikiproiektuaren orrira.