Mixel Oronoz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mixel Oronoz
Bizitza
JaiotzaBaigorri1935eko abuztuaren 23a (87 urte)
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea, katedraduna eta apaiza

Mixel Oronoz Tricot[1] (Baigorri, 1935eko abuztuaren 23) idazle, irakasle eta apaiz euskaltzalea da. Ipar Euskal Herriko euskararen inguruko elkarte eta eragileak biltzen dituen Euskal Konfederazioaren presidentea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baigorrin jaioa, lehen ikasketak Uztaritze eta Baionako seminarioetan egin zituen. Unibertsitateei dagokienez Teologia ikasi zuen Leuvenen (Flandria), Frantses Literatura Parisen eta Euskal Literatura Bordelen (Okzitania).

1962tik 1968ra Boli Kostan egon zen eliz katolikoarekin zerikusia duten lanetan; elizaren alorrean behin baino gehiagotan idatzi du euskararen edota zenbait joeraren zokoratzea kritikatuz. Europara itzulita Turkia eta Frantzian gazte, heldu eta langabetuen irakasle eta formazio lanetan aritu zen.

Berriro Euskal Herrian euskal kulturaren munduari atxiki zitzaion. Lauburu elkartean eta Euskal Konfederazioan aritu da eta azken bigarren honen presidentea da. Herria aldizkariko Administrazio Kontseiluko kidea ere bada[2]. Ipar Euskal Herrirako egitura politiko baten aldeko lanean aritzen den Batera plataformaren partaidea da[3]. Egun Baionan bizi da[4].

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baigorri jaioterria beti oso presente izan du eta berari buruzkoak dira argitaratu dizkioten liburu gehienak.

Frantsesez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La noce basque Baigorriren gaineko trilogia (Zortziko argitaletxea):
  • Le testament du Chanoine S. L'exclusion dans l'Eglise catholique, 1954-2008 (Golias, 2008) eliz katolikoan baztertuak izan direnez[5].
  • Qui a tué le douanier Tricot? (Zortziko): familiaren historian murgilduz.

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz atera duen bakarra ere Baigorri herriari eta bertan jaiotakoei buruzkoa da:

Ikerketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaltzalea, zenbait ikerketa lan egin ditu:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]