Mizipsa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mizipsa

King of Numidia (en) Itzuli

K.a. 148 - K.a. 118
Bizitza
JaiotzaZirta, K.a. II. mendea
HeriotzaNumidia, K.a. 118 ( urte)
Familia
AitaMasinisa
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Mizipsa (?-K.a. 118) (antzinako grezieraz: Μικίψας; tifinaghez: MKWSN; hizkuntza punikoz: 𐤌𐤊𐤅‬𐤎𐤍), Masinisaren seme eta oinordekoa, Numidiako errege bat izan zen. Tronua K.a. 148an heredatu zuen eta Numidia 30 urtez gobernatu zuen.

Bere aita hil zenean, boterea Mizipsa eta honen anaia Gulussa eta Mastanabalen artean banatu zen, hurrenez hurren armadaren zuzendaritzaz eta justizia administrazioaz arduratu zirenak. Bere kanpo politika Masinisarenaren jarraipena izan zen, Erromaren alde eginez honek Kartagorekin izan zuen Hirugarren Gerra Punikoan, eta jarraian Lusitaniar gerretan Viriatoren aurka, Eszipion Emilianok zuzendutako erromatar armadentzat, arkulariak, habailariak eta elefanteak bidali zituelarik.

Mizipsa Hiempsal eta Aderbalen aita izan zen. Bere iloba Jugurta adoptatu zuen (bere anaia Mastanabalen semea zena) beranduago Numidiako errege izatea lortu zuena. Mizipsa hiltzean, erresuma Hiempsal, Aderbal eta Jugurtaren artean banatu zen, baina azken hau laster gailendu zitzaien bere bi lehengusuei.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mizipsa Aldatu lotura Wikidatan