Mizpira

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mizpirondoa
Mizpira
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Plantae
Kladoa: Angiospermae
Kladoa: Eudicotyledoneae
Kladoa: Rosidae
Ordena: Rosales
Familia: Rosaceae
Generoa: Mespilus
Espeziea: Mespilus germanica

Mizpira edo mizpirondoa (Mespilus germanica) 2-3 metroko zuhaitza da, baina 6 metroraino heltzen ahal da. Aski desberdinki heldu da eta maizenik oihanxka, txara eta berroetan, Europako hego-mendebalean dago gehienik. Haren latinezko izenak, Mespilus germanica, salatzen du Alemania aldekoa litekeela, baina jatorria Persia eta Balkanetan du. Ez da nahastu behar Japoniako mizpirondoarekin, hau ez baita Mespilus generokoa.

Haren fruitua, mizpira, ustel mulikaturik jaten da lehen izotzen ondotik eta famatua ere da bere medikuntzako bertuteengatik. Barneko minentzat baliatzen da : "mizpirak barnea sustengatzen duela" diote.

Epeluzexka behar du mizpirak handitzeko, horrek ematen baitio bere zailtasuna.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere zura gogorra du, berdina eta fina. Azal leun bat hartzen du, ezin higatua eta kasik ezin hautsia. Arrakasta gaitza zuen lehenago tresna-gider, azote edo kana egiteko.

Mizpiraren zura euskal makilak egiteko erabiltzen da.


Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Mizpira