Mizuna
Itxura
| Mizuna | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Plantae |
| Ordena | Brassicales |
| Familia | Brassicaceae |
| Generoa | Brassica |
| Espeziea | Brassica rapa |
| Azpiespeziea | Brassica rapa subsp. nipposinica Hanelt, 1986 |
| Basionimoa | Brassica nipposinica |
Mizuna (japonieraz: ミズナ(水菜)) (Brassica rapa var. nipposinica) Brassica rapa espeziaren kultibar bat da, Brassicaceae familiakoa eta jatorriz Japoniakoa. Sukaldaritzan estimatua da, hosto jangarriek piperbeltz zapore arina baitute.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berde ilun koloreko hosto horzdunak ditu. Mizunaren zaporea honela deskribatu izan da: "Zapore mingotsa, pikante arina... apur bat mina, baina errukula baino gutxiago".
Hostoak batez ere gordinak jaten dira, entsaladan. Baina wok, zopa[1] eta nabemono japoniar eltzekarian ere erabiltzen da. Egosita ere erabil daitezke tomate-saltsak egiteko[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Frantsesez) Sébastien Verdières. Réussir la culture du Mizuna, chou au goût de moutarde. (kontsulta data: 2019-12-26).
- ↑ Ekogunea. (pdf) NEGUKO ENTSALADA BARAZKIAK. (kontsulta data: 2020-03-21).