Mneme

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mneme
Antzinako Greziako erlijioa
Ezaugarriak
Sexua emakumezkoa
Familia
Aita Zeus
Ama Mnemosine
Anai-arrebak Meletea, Aedea eta Manes

Mneme edo Mnemea (oroimena), greziar mitologian, bigarren musa da, Pausaniasen sailkapenaren arabera, bere ahizpa Meletea eta Aedearekin batera.

Mneme, Plasmazioa edo Sorrera beraren musa da, ideia abstraktuei forma emateaz arduratzen baita. Bera da, bere ahizpa Meleteak aurretik pentsatu duena lehenik gogoratu eta, ondoren, idatziz finkatzen duena.

Lan artistikoak, "bizia", sortzen ari denean bakarrik duela uste da, prozesu honetan hazten eta aldatzen baita lan hori. Mnemearekin, Meleteari esker irudimenetik irten diren ideiak betetzen dira, eta, lan hau, Aedeak fisikoki betetzeko oinarria da.

Artearen munduan, idazten ari den neskatxa bat bezala irudikatzen da, bere kokotsean estilete bat jarriz, pentsatutako gogoratzen saiatuz, ondoren, papiro biribilkian idazteko.