Mobiola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Lehengo modeloa

Mobiola filmak moztu, ordenatu eta itsasteko tresna da. Irudia ez ezik, hotsa landu eta irudiarekin sinkronizatu ere egiten du. Izena tresna merkaturatu zuen aurreneko markarena da berez; harrezkero irudiak berrikusteko tresna guztiei mobiola deitu zaie.[1] Iwan Serrurierek asmatu zuen 1917an etxe proiektore moduan. Oso garestia zen eta gutxi saldu zituen. 1924an edizio-makina bilakatu eta Douglas Fairbanksek lehendabizikoa erosi zuen. Harrezkero, ekoiztetxe guztiek berea lortu zuten: Universal Studios, Warner Brothers, Charles Chaplin Studios, Buster Keaton Productions, Mary Pickford, Mack Sennett edota Metro-Goldwyn-Mayerrek.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zinema Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.