Mocedá d'Izquierda Asturiana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Mocedá d´Izquierda Asturiana (mias>>, Asturiar Ezkertiar Gazteria) Izquierda Asturiana alderdiarekin lotutako gazte erakundea da. Bere ardatz ideologikoak gizarte-justizia, Asturiasen burujabetza, ekologismoa eta asturiar kulturaren defentsa dira.

Azken urteotan, batez ere 2005eko hasieratik, mias>>-en militantzia eta ekintzak goraka doaz. Hazkunde honetan nabarmentzekoa da erakundearen I Batzar Orokorra, 2006ko urtarrilaren 29an eginda, non Nazio Zuzendaritza hautatu eta hortik aurrera jarraitu beharreko irizpide politikoak finkatu ziren.

Hazkunde hori hasi zenetik, mias>> manifestazio eta kontzentrazioetan parte hartzen dabil (asturieraren ofizialtasunaren alde, sexu berdintasunaren alde, zezenketen kontra, Israelen Libanoko inbasioaren kontra...), eta hilabetero ekintzak eta adierazpenak biltzen dituen aldizkari bat kaleratzen dute (Na Cai>>, "kalean").