Mohammed Bouyeri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mohammed Bouyeri
Bizitza
JaiotzaAmsterdam1978ko martxoaren 8a (46 urte)
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
 Maroko
Lehen hizkuntzaAmazigera
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Amazigera
Jarduerak
Jarduerakjihadist (en) Itzuli eta gizahiltzailea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Mohammed Bouyeri (arabieraz: محمد بويري‎) (Amsterdam, 1978ko martxoaren 8a) Herbehereetako muturreko islamista terrorista da. Jatorri marokiarrez, bizi osorako espetxeratuta dago Vught seguritate handiko espetxean. Bouyerik 2005eko uztailaren 26an Theo van Gogh zinemagilea erail zuen era bortitz batez. Hilketa aurretik Bouyeri pertsona gizartean ondo integratua eta ikasle arduratsu gisa ezaguna zen.

Erasoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biktima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bouyerik 2005eko uztailaren 26an Theo van Gogh zinemagilea erail zuen. Zinemagilea erlijioarekin eta, bereziki, islamismoarekin oso intelektual kritikoa zen. 2004an, Ayaan Hirsi Aliren gidoi batetik abiatuta, Submission ("sumisioa") film laburra ekoitzi eta egin zuen. Lan horretan emakumeen aurkako indarkeria gizarte islamikoetan gaia jorratzen zuen. Filma 2004ko abuztuan eman zuten Holandako telebistan, eta musulmanen artean haserrea piztu zuen, "biraoa" zela esanez. Filmak tratu txarrak jasan dituzten eta erdi biluzik dauden lau emakume musulman erakusten zituen; gorputzetan emakumeen aurkako Koraneko testuak zituzten idatzita.

Hilketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Van Gogh, nahiz eta heriotza-mehatxuak jaso, poliziaren babesa baztertzen zuen. Filma zabaldu eta gutxira, kalean hil zuen marokoar jatorriko islamista herbeheretar batek. Van Gogh bizikletaz lanera zihoala, Mohammed Bouyeri, 26 urteko muturreko erakunde islamista bateko kideak, tiro egin zion, bizikletatik botaz. Bouyerik, txilaba luze bat zeramala, zuzendaria lurrean zegoenean beste zortzi tiroz bota zizkion, sastakatu egin zuen behin baino gehiagotan, eta, azkenik, lepoa moztu zion. Zuzendariaren gorpuaren gainean, labana batekin bularrean sartuta, hiltzaileak bost orrialdeko karta bat utzi zuen, "Alaren izenean" sinatua, mendebaldeko gobernuei, juduei eta Mahomarengan fededun ez zirenei mehatxuak egiten zizkiena. Eskutitza Ayaan Hirsi Aliri zuzenduta zegoen, eta berari eta Herbehereetako beste agintari batzuei antzeko amaiera bat agintzen zien.[1]

Bizi arteko zigor[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Krimenaren egilea, Mohammed Bouyeri, handik gutxira atxilotu zuten, poliziak haren aurka tiro egin ostean. Fiskaltzak sei kargu kriminal leporatu zizkion. Bouyeriren aurkako epaiketa 2005eko uztailean izan zen. "Nire erlijioaren izenean jardun nuen — Auzitegiari adierazi zion — egunen batean, askatuko banindute, gauza bera egingo nuke". Van Goghen amari zuzendu zitzaion eta esan zion: "Ezin dut ezer sentitu zuregatik [...] fedegabea zarela uste dudalako". 2005eko uztailaren 26an biziarteko kartzela-zigorra ezarri zioten. Gaur egun Vught seguritate handiko espetxean dago espetxeratuta.[2]

Beste eraso espetxean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 27an, Jesse Remmers hiltzaile herbehereetar bizi osorako entzerratuta dagoen beste presoa[3] jipoitu zuen segurtasun oinetakoak erabiliz. Biktima larri zauritu zen aurpegian. Remmersek behin baino gehiagotan ohartarazi zion zuzendaritzari Bouyeriren bere bizitzarekin amaitzeko nahia. Urtebete geroago, Remmers hain seguritate handikoa ez den espetxe batera eraman zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]