Mohammed V.a Unibertsitatea
| Mohammed V.a Unibertsitatea | |
|---|---|
| Datuak | |
| Izen ofiziala | جَامِعَة مُحَمَّد الْخَامِس |
| Mota | unibertsitatea, sarbide irekiko argitaletxea eta Moroccan public institution (en) |
| Herrialdea | Maroko |
| Jarduera | |
| Kidetza | Agence universitaire de la Francophonie |
| Kideak | |
| Historia | |
| Sorrera | 1957 |
| webgune ofiziala | |
Mohammed V.a Unibertsitatea (arabieraz: جامعة محمد الخامس, Yāmi`at Muhammad al-Jāmis, frantsesez: Université Mohammed-V) Rabaten dagoen unibertsitate publikoa da. 1957an sortu zen errege-dekretu (dahir) baten bidez. Marokoko lehen unibertsitate modernoa da Fezko Al-Qarawiyyinen ondoren. Mohammed V.a Marokokoaren omenez du izena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Unibertsitatea 1957ko abenduaren 21ean inauguratu zuen Mohammed V.ak, 1961ean hil zen Marokoko errege ohiak.
1993an bi unibertsitate independentetan banatu zen: Agdalgo Mohammed V.a Unibertsitatea eta Souissiko Mohammed V.a Unibertsitatea.
2014ko irailean, bi unibertsitateek bat egin zuten, baina bi campusak mantenduz. 2020an unibertsitateak guztira 18 fakultate zituen.
2018ko urtarrilaren 3an, unibertsitateak Musikako lehen gradu profesionala jarri zuen abian Marokon.[1]
2021eko ekainean, unibertsitatea CWTS Leiden rankingean sartu zuten lehen aldiz.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Rabat’s Mohammed V University Launches First Bachelor's Degree in Music» moroccoworldnews.
- ↑ (Ingelesez) Daoudi, Safae. «Mohammed V University Appears on CWTS Leiden Ranking for the First Time» moroccoworldnews.