Mohammed bin Salman

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mohammed bin Salman
Crown Prince Mohammad bin Salman Al Saud - 2017.jpg
(2017)
Crown Prince of Saudi Arabia (en) Itzuli

2017ko ekainaren 21a -
Muhammad bin Nayef (en) Itzuli
Hautetsia: Allegiance Council (en) Itzuli
Minister of Defence (en) Itzuli

2015eko urtarrilaren 23a -
Salman Saudi Arabiakoa
Bizitza
Izen osoa محمد بن سلمان بن عبد العزيز بن عبد الرحمن بن فيصل بن تركي بن عبد الله بن محمد بن سعود
Jaiotza Riad1985eko abuztuaren 31 (35 urte)
Herrialdea  Saudi Arabia
Talde etnikoa Arabiarra
Lehen hizkuntza arabiera
Familia
Aita Salman Saudi Arabiakoa
Ama Fahdah bint Falah bin Sultan
Ezkontidea(k) Sara bint Mashhur bin Abdulaziz Al Saud (en) Itzuli  (2008ko apirilaren 6a -
Anai-arrebak
Familia
Leinua Saudiak
Hezkuntza
Heziketa Saud Erregea Unibertsitatea
(2003ko irailaren 13a - 2007ko apirilaren 24a) gradu : zuzenbide
Hizkuntzak arabiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Lantokia(k) Riad
Enplegatzailea(k) Bureau of Experts (en) Itzuli  (2007ko apirilaren 10a -  2013ko martxoaren 3a)
Governor of Riyadh Region (en) Itzuli  (2009ko abenduaren 16a -  2012ko ekainaren 16a)
Royal Court (en) Itzuli  (2013ko martxoaren 3a -  2015eko apirilaren 29a)
Council of Ministers of Saudi Arabia (en) Itzuli  (2014ko apirilaren 25a -  2015eko urtarrilaren 23a)
Lan nabarmenak Saudi Vision 2030 (en) Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Allegiance Council (en) Itzuli
Gradua supreme commander (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa sunismoa

Mohammed bin Salman bin Abdulaziz Al Saud ( arabieraz: محمد بن سلمان بن عبدالعزيز آل سعود‎; 1985eko abuztuaren 31an jaioa) MBS izenarekin ezaguna, Saudi Arabiako Printze oinordekoa da, lehen ministroorde (lehen ministroaren titulua Salman erregeak betetzen du) eta Ekonomia eta Garapenerako Gaietarako Kontseiluko presidentea, Politika eta Segurtasun Gaietarako Kontseiluko presidentea, eta Defentsa ministroa ere. Koroaren printze izendatu zuten 2017ko ekainean Salman erregeak Muhammad bin Nayef postu guztietatik kentzeko erabakia hartu ondoren, Mohammed bin Salman tronurako oinordeko izendatuz. Harrezkero herrialdeko agintari gorena da de facto.

Jarduera politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat erreforma saiorekin propaganda egin izan du, besteak beste, polizia erlijiosoaren eskumenak mugatzen dituzten araudiak, emakumezko gidarien debekua kentzea 2018ko ekainean[1], eta emakumezkoen gaineko gizonezkoen tutoretza sistema ahultzea 2019ko abuztuan[2].

Baina aldi berean, kritikak jaso ditu nazioarteko iritzi emaileek eta giza eskubideen aldeko taldeen aldetik. Beraren edo Saudi Arabiako errege familiaren aurkako desadostasunerako inolako tolerantziarik gabeko buruzagi autokratiko gisa deskribatu dute[3]. MBSren agintaldian atxiloketak ugaritzen ari direla salatu izan da, eta giza eskubideen aldeko ekintzaileak torturatu ere egiten dituztela. Yemengo gerra, krisi humanitarioa eta gosea areagotu izana ere leporatzen zaio, eta bere inguruaren partaidetza zuzena ere salatu izan da The Washington Post-eko kolaboratzaile Jamal Khaxoggiren hilketa[1][4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) «Saudi Crown Prince Mohammed bin Salman, power behind the throne» BBC News 2020-10-06 Noiz kontsultatua: 2021-01-14.
  2. (Gaztelaniaz) «Global Affairs STRATEGIC STUDIES - Universidad de Navarra» www.unav.edu Noiz kontsultatua: 2021-01-14.
  3. Bostock, Bill. «MBS is stamping out the final threat to his rule, bringing an end to his 3-year coup marked by power grabs, forced disappearances, and assassinations» Business Insider Noiz kontsultatua: 2021-01-14.
  4. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2019-10-01). «Un año después de matar a Khashoggi, MBS es un paria que trata de rescatarse» GARA Noiz kontsultatua: 2021-01-14.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]