Mohenjo-daroko Bainu Handiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mohenjo-daroko Bainu Handiak
Mohenjo-Daro
Mohenjo-daro.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Pakistan
Province of Pakistan Sindh
Koordenatuak27°20′N 68°08′E / 27.33°N 68.14°E / 27.33; 68.1427°20′N 68°08′E / 27.33°N 68.14°E / 27.33; 68.14
Arkitektura
Azalera240 ha
Ondarea

Mohenjo-daroko Bainu Handiak Pakistango Sindh lurraldean dagoen Mohenjo-daron 1926an aurkitu ziren erorkinak dira. Arkeologiaren ikuspuntutik Ka. aurreko III. milaurtekoak dira eta Indus haranean garatu zen zibilizazioarenak dira.[1] 1980tik Gizateriaren ondare gisa sailkatuta dago.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezialisten arabera Mohenjo-daroko termak munduko "aintziaroaren ur publikoaren lehen biltegia izan daiteke".[2]. Biltegiak neurri hauek ditu: 11,88 metro x 7,01 metro, gehienezko sakoneran 2,43 metro ditu. Egituran sartzeko bi eskailera handiak zeuden, bat hegoaldean bestea iparraldean. Berez bainuontzi handi bat zen. Alde batean, ziur aski ura drenatzeko, zulo handi bat dauka.

Zolua hermetikoa zen. Horretarako lohiazko ladreiluak erabili zituzten, oso estu jarrita. Hormak ere horrela egin ziren. Hori guztia gutxi izango balitz igerilekuaren aldeak eta ziur asko zolua betun erabiliz babestu ziren.

Alboetan zutabe batzuk aurkitu dira. Agian, leiho handiekin ornitzen ziren. Ekialdean ere gela batzuen aztarnaka aurkitu dira; horietan batean putzu bat topatu da; ura putzu horretatik bilduko zen eta, agian ere, euriaren bidez baina horretarako ez da ubiderik aurkitu.[3]

Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikerlarien ustez biltegia erlio-funtzioetarako erabiliko zen, uretan pertsonak purifikatzeko. Oso gertu, kalearen beste aldean, eraikin handi baten aztarnak aurkitu dira​. Haren garrantzia ikusita, apaizen etxea izan zitekeela pentsatu da.[4]

Numismatika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hpgei errupia pakistandarren bileteetan jaso da aztarnategiaren irudia.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://www.ancientindia.co.uk/indus/explore/sd_intro_b1.html
  2. https://www.harappa.com/indus/8.html
  3. https://www.harappa.com/indus6/greatbath25.html
  4. Upinder., Singh, (2008). A history of ancient and early medieval India : from the Stone Age to the 12th century. Pearson Education. ISBN 9788131711200. OCLC 213223784. [1]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Icono de traducción.svg Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, katalanezko wikipediako «Template:Translated page» artikulutik itzulia izan da, 2022-01-30 data duen 28768792 bertsioa oinarritzat hartuta. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.