Moherko itsaslabarra
Moherko itsaslabarra | |
---|---|
![]() | |
Mota | amildegi eta erakargarri turistiko |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 52°56′10″N 9°28′15″W / 52.936111111111°N 9.4708333333333°W |
Estatu burujabe | ![]() |
Province of Ireland | ![]() |
Irlandaren banaketa administratiboa | Clareko konderria |
Ur-gorputza | Ozeano Atlantikoa |
Moherko Amildegiak (ingelesez: Cliffs of Moher; irlanderaz: Aillte an Mhothair, literalki "hondamendiaren amildegiak"), Irlandako mendebaldeko kostaldean Ozeano Atlantikoaz gain dauden itsaslabar batzuk dira, Clareko konderriaren mendebaldean, eta Liscannor, Doolin eta Lahinch udalerrietatik hurbil.
The Burren eskualdearen hego-mendebaldeko mugan daude.
Amildegiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amildegiak, Hag's Head deritzon tokian, Ozeano Atlantikoaren gainetik 120 metrora altxatzen dira eta zortzi kilometro luzez hedatzen dira, 214 metroko altuerara iritsi arte.
Amildegiak, atrakzio turistiko azpimarragarriak dira, horren ondorioz, bertan bisitagunea eta geltokigunea daude. Amildegiak kostaldean barna eta euren luzera osoan zeharkatzen dituen bidezidor bat ere badago.
O'Brienen dorrea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]O'Brienen dorrea (O'Briens Tower), gutxi gora-behera, amildegien erdian dagoen harrizko dorre zirkular bat da. 1835ean Sir Cornellius O'Brienek eraiki zuen, garai hartan ere, toki hartara joaten ziren ehundaka turistentzako behatoki izan zedin. Talaiaren tontorretik itsasorantz so eginda, Aran Uharteak eta Galway badia daude, eta egun garbiz, atzean, Connemara eskualdea eta Maumturk mendiak ere ikus daitezke.
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1987ko The Princess Bride (Printzesa Emaztegaia) filmean "Erokeriaren Amildegiak" (Cliffs of Insanity) izenez agertzen dira.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
200 metroko amildegia.
-
Amildegiak itsasotik ikusita
-
Eskualdeko arrazako Bilberry akerrak.
-
Branaunmore itsas harkaitza
-
O'Brienen dorreaz gain dagoen ikuspegi panoramikoa.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Moherreko Amildegien webgunea (Ingelesez)