Mohsen Makhmalbaf

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Mohsen Makhmalbaf
Mohsen makhmalbaf.jpg
Bizitza
Jaiotza Teheran1957ko maiatzaren 29a (60 urte)
Herrialdea  Iran
Familia
Ezkontidea(k) Marzieh Meshkini  (1987 -
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak persiera
Lanbidea
Lanbidea idazlea, zinema zuzendaria, zinema ekoizlea, film-muntatzailea, eleberrigilea, gidoilaria eta saiakeragilea
Lan nabarmenak The Cyclist
Kandahar
Jasotako sariak
IMDb nm0538532
www.makhmalbaf.com/

Mohsen Makhmalbaf (persieraz: محسن مخملباف‎, Mohsen Makhmalbaaf; Teheran, 1957ko maiatzaren 29a) irandar zinema-zuzendaria da. Xahren kontrako talde bateko kide zela espetxeratu egin zuten 1974. urtean, eta bost urtera zigortu zuten polizia bat jotzeagatik. Espetxetik irten zenean (1979) politikan jarraitu zuen, eta aldi berean irratian hasi zen lanean gidoilari gisa eta baita literaturan ere. Arte eta Pentsamendu Islamistak zabaltzeko Zentroaren sorreran parte hartu zuen, eta zinemaren bideari ekin zion, bide egokia baitzen bere pentsamendu etikoak eta filosofikoak adierazteko. Zineman bosgarren filma egin zuen arte, Dastforush (1987) hain zuzen ere, ez zuen Irango kritika erakartzerik lortu. Une horretatik aurrera, mundu osoan ezagutzen hasi zen hainbat lanen bidez: Baysikelran, Arusi-e khuban (1989), Nobat-e asheqi (1990) eta Shabha-ye Zayandeh Rud (1991; azken biak oraindik debekatuta daude Iranen). Arazo gutxiago emango zizkion gaien bila, komedia satirikoaren bideari ekin zion: Ruzi ruzegari cinema (1992) eta Honarpishe (1993) filmak dira horien erakusgarri. Salaam cinema (1994) eta Nun va goldun (1996) lanek errealitatearen eta fikzioaren arteko mugak aztertzen ditu. Gabbeh lanarekin lortu zuen Makhmalbafek ospe gehiena, eta horixe izan zen hain zuzen nazioartean ere arrakasta handien izan zuena. Lan horren ondoren, Isiltasun (1998) egin zuen, hori ere arrakasta handikoa. Makhmalbafen filmak, XXI. mendeko lehenengo hamarkadan, nazioarteko zinemaldi garrantzitsu gehienetan ikusgai egon dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mohsen Makhmalbaf Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Iran
Artikulu hau Irango biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.