Moko-tximeleta argi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Moko-tximeleta argi
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaHesperiidae
LeinuaCarcharodini
GeneroaMuschampia
Espeziea Muschampia lavatherae
[[|]]

Moko-tximeleta argia (Muschampia lavatherae) Hesperiidae familiako lepidopteroen espezie bat da. Europa erdialdean eta hegoaldean aurkitzen da, Marokotik Anatoliako penintsulararte.

Eugenius Johann Christoph Esper naturalista alemaniarrak deskribatu zuen 1783. urtean. Carcharodus generoaren barnean zegoen tximeleta hau baina 2020ko ikerketa baten ondoren Muschampia generora aldatu zuten[1].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tamaina txiki-ertaineko tximeleta da, 26-30 mm arteko hegal zabalera du. Antzeko tximeleta espezieen artean kolore argiena duena da. Kolore zuria, arrea eta gris argi eta ilunak tartekatzen dira xake diseinu batean, baina patroia ez da oso garbia. Aurreko hegalak argiagoak dira eta atzekoak ilunagoak. Hegalen azpialdea zuri-berdexka da. Arra eta emea oso antzekoak dira[2].

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belaunaldi bakarra izaten du. Ekaina eta irailaren artean ikusten dira tximeleta helduak hegan[3]. Tximeleta arra oso lurraldekoia izaten da. Tximeleta emeak hostoetan jartzen ditu arrautzak eta handik jaiotzen den beldarrak hostoekin babeslekua egiten du hibernatzeko[2]. Stachys alpina, Stachys recta, Stachys germanica, Stachys officinalis, Stachys sylvatica eta Sideritis landaretaz elikatzen da[2]. Uda iristen denean pupa sortzen du beldarrak izan duen azken babesgunean.

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurzoru karetsuetako zelaiak atsegin ditu. 200 m eta 2.000 m arteko altueran aurkitzen da. Zenbat eta gorago ohikoagoa da moko-tximeleta argia ikustea[2].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Zhang, Jing; Brockmann, Ernst; Cong, Qian; Shen, Jinhui; Grishin, Nick V.. (2020-03-05). «A genomic perspective on the taxonomy of the subtribe Carcharodina (Lepidoptera: Hesperiidae: Carcharodini)» Zootaxa 4748 (1): 182–194.  doi:10.11646/zootaxa.4748.1.10. ISSN 1175-5334. (Noiz kontsultatua: 2023-05-07).
  2. a b c d (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Carcharodus lavatherae (Esper, 1780)» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2023-05-07).
  3. (Ingelesez) «Carcharodus lavatherae» Butterfly Conservation Armenia (Noiz kontsultatua: 2023-05-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]