Molly Pitcher

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Molly Pitcher
Molly Pitcher currier ives.jpg
Bizitza
Jaiotza Trenton1754ko urriaren 13a
Herrialdea Hamahiru Koloniak
Heriotza Carlisle (Pennsylvania)1832ko urtarrilaren 22a (77 urte)
Familia
Ezkontidea(k) William Hays
John McCauley
Jarduerak
Izengoitia(k) Molly Pitcher
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerra
Monmoutheko gudua

Molly Pitcher Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerrako Monmoutheko guduan borrokatu omen zen emakume bati jarritako ezizena da. Uste orokorra da emakume hori Mary Ludwig Hays McCauley zela. Molly Pitcherri buruzko kontakizun batzuk haziz joan diren heinean, historialari askok Molly Pitcher jada folkloreko osagaitzat hartzen dute, pertsona historikotzat jo beharrean, eta esaten dute beharbada benetako hainbat emakumeren ekintzak bilduz sortutako iruditegia ordezkatzen duela Molly Pitcherrek. Ezizena bera, gerran zeuden gizonei ura ematen zieten emakumeei ezarritako ezizenetik eratorria izan liteke.

Mary Ludwig Hays[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mary Ludwig Hays Filadelfian jaio zen, Pennsylvanian. Bere jaiotza dataren inguruan eztabaida dago, ehortzirik dagoen hilerrian jartzen duenaren arabera, 1744ko urriaren 13an jaio zen[1]. Maria Margaretha eta Johann George Ludwing ziren bere gurasoak eta bera baino zaharragoa zen neba bat izan zuen, Johann Martin. Aita harakina zen. Ziurrenik ez zen inoiz eskolara joan eta ez zuen irakurtzen ere jakingo, garai hartan neska gazteek hezkuntza jasotzea dirua xahutzea kontsideratzen baitzen[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   «Molly Pitcher (1744-1832) - Find A Grave Memorial», www.findagrave.com, https://www.findagrave.com/memorial/820. Noiz kontsultatua: 2018-03-13 .
  2.   1973-, Koestler-Grack, Rachel A., (2006), Molly Pitcher : heroine of the War for Independence, Chelsea House, ISBN 0791086224, PMC 57965655, https://www.worldcat.org/oclc/57965655 .