Momo (janaria)
| Momo (janaria) | |
|---|---|
| dumpling | |
| Jatorria | Tibet eta Nepal |
Momoa (nepaleraz: म:म: mōmō ; tibeteraz : མོག་མོག་ Wy mog mog) dumpling mota bat da, hau da, betetako eta lurrunetan egositako ore bat, Tibeten eta Nepalen ohikoa. Asiako dumplingen familia handiaren parte da, txinatar baozi, jiaozi eta mantou, mongoliar buuz, japoniar gyoza, koreako mandu eta abarrekin batera. Momoa Nepalgo plater nazional (ez-ofizialtzat) hartzen da, Tibeteko diasporak Tibetetik ekarria. [1]
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Shanxi-n, Jin txinera hitz egiten den tokian, ogi txiki, biribil eta lauari mo (饃) deitzen zaio askotan, eta beteta badago, rou jia mo (肉夾饃). Momo izena Tibetera zabaldu zen, eta handik Nepalera eta Indiara, eta, oro har, betetako ore edo dumpling-ei egiten die erreferentzia. Tibeterazko, mo mo mog mog-en ahozko forma da. Izena eskualde osoan zabaldu da, horiek egiten eta jaten dituzten kultura askotara; horien artean daude assamera (মম), bengalera (মোমো), hindustaniera (मोमोज़, موموز edo ممتو), nepalera (मम) eta beste batzuk. Txinera tradizionalean 饃饃 idazten da, eta txinera sinplifikatuan 馍馍. Momotxa ere deitzen zaie; txa atzizki txikigarria nepalerazko bhasa hizkuntzan edozer gauza txiki izendatzeko termino maitagarria da. [2]
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Momoen jatorria ez dago argi, baina zenbait iturriren arabera, baliteke yak-haragizko dumpling tibetarretatik etortzea. Katmandu eta Tibeten arteko harreman komertzialak XVII. mendean loratu zirenean, yak-dumpling-ak jada oinarrizko elikagaia ziren Lhasan. Nepal eta Tibet arteko ibilbide transhimalaikoak egiten zituzten merkatari newartarrek, dumpling-ak (baita thukpak ere) egiteko tibetar ohitura hartu eta Katmanduko haranera inportatu zuten. newartarrek momo txikiagoak garatu zituzten, ez tibetar bertsioa bezain handiak, eta mokadu bakarretik jan zitezkeen.[2][2]
1960rako, ehunka etorkin tibetarrek Txinako diktadura komunistatik ihes egiten zutenerako, momoak aperitibo arrunta ziren Nepalen. Tibeteko lur antzuan barazki gutxi landatzen zirenez, jatorrizko dumpling-ak yak-ezkoak ziren nagusiki; baina Nepalen, momorako betegarriak dibertsifikatu egin ziren eta nepaldarren gustuetara egokitu ziren (kasu askotan begetarianoak, indiar dietaren eraginagatik).[1]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Momoak garagar-irinarekin eta urarekin egiten dira, baina ez hain modu tradizionalean, legamia pixka bat eransten zaio, pasta harroago gera dadin. Momoak betegarriaren arabera bereizten dira: txerriki xehatua edo arkume espeziatua martorriarekin. Barazkiz betetako janariaren aldaera begetarianoak daude.
Betegarriak goialdean kiribildu ohi dira, eta lurrunetan prestatzen dira, zopa moduko batean. Tibeteko jatetxeetan aurkitu ohi dira, Katmandun (hiri honetako betegarria bufalo-haragiarekin egin ohi da), Sikkim-en (gaztaz bete ohi dira), Delhin.
Prestakuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Masa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lau lagunentzat, gutxi gorabehera 3 katilu irin eta 3/4 ur edalontzi batean. Irina eta ura eskuz ondo nahastu eta ura gehitu pikorrik gabeko masa bat izan arte. Ondo oratu, malgua izan arte. Utzi orea ontzi estali batean, gainerako osagaiak prestatzen diren bitartean. Ez utzi orea kanpoan lehortzen, edo zaila izango da harekin lan egitea.
Betegarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zezen-haragiarekin edo begetalekin egin daiteke. Tibeten batzuetan yak haragia erabiltzen dute baina hortik kanpo normalean behi haragia erabiltzen da.
Barazkiz betetzeko Moztu osagai guztiak zati txikitan: bi tipula, 5 cm jengibre fresko, bizpahiru baratxuri-ale, martorri-luku bat, 450 gramo aza, 450 gramo tofu, 120 gramo perretxiko, bi koilarakadatxo oilasko-, behi- edo barazki-salda.
Haragiz betetzeko 450 gramo behi-haragi, oso zati txikitan xehatuta (haragi horrek perretxikoak eta tofua ordezkatzen ditu). Oilasko haragia erabil daiteke. Bi motetarako osagaiak eltze edo katilu handi batean jarri, koilarakada bat salda gehitu eta orean sartu aurretik kozinatu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 «The history of Momo: An unofficial National food of Nepal» Nepali Trends 2021-01-27.
- 1 2 3 Sijapati, A.. (2016-09-17). «A juicy love affair» The Kathmandu Post.