Momotarō

Wikipedia, Entziklopedia askea
Senar-emazte adinduei muxikaren barnean Momotarō umea agertuz.

Momotarō, japonieraz 桃太郎, "muxika mutiko", Japoniako folkloreko heroi herrikoi bat da. Izenaren itzulpen literala "Muxika Tarō" da, "Tarō" japoniar familietan seme zaharrenak jasotzen duen ohiko izena delarik, baina maiz "Muxika mutiko" gisa itzultzen da.

Japonia osoa ezaguna den pertsonaia folklorikoa izan arren, Okayama prefekturan berebiziko ospea du, bertakoen arabera han sortua omen baitago.

Ipuina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipuinaren arabera, seme-alabarik izateko gai izan ez diren eta senar-emazte adindu batzuei ibai batean muxika handi bat agertuko zaie, hura jaso eta jaten hasten direnean muxikaren barnean ume bat aurkituko dute. Aiton-amon bikoteak umeari Momotarō deitzea erabakiko dute, momo (muxika) eta tarō (seme zaharren ohiko japoniar izena).

Haztean, pertsonaia nagusia, heroi handi batean bilakatu eta Onigashima (Deabruen uhartea) uharteko altxorra berreskuratzea erabakiko du. Bere bidean hainbat animaliekin topo egingo du: faisaia, txakurra eta tximinoa, eta haiekiko mutilak erakusten duen eskuzabaltasunari esker, bere ibilbideari batuko zaizkio. Deabruak bizi diren uhartera ailegatu, haiek hil eta bertako biztanleak deabruen gaiztakerietatik salbatuko ditu.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]