Monako

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Monakoko Printzerria
Principauté de Monaco
Principatu de Múnegu
Principato di Monaco
Principat de Mónegue
Bandera Armarria
Goiburua: Deo Juvante
(Jainkoaren Laguntzarekin)
Ereserkia: Hymne Monégasque
Hiriburua
eta hiri handiena
Monako1
Hizkuntza ofiziala(k) Frantsesa
Bertako hizkuntzak monakoera, okzitaniera, italiera
Herritarra monakoar
Gobernua Printzerri palamentarioa
 -  Printzea Alberto II.a
 -  Estatu ministroa Michel Roger
Sorrera
Azalera
 -  Guztira 675,417 km2 (193.)
 -  Ura (%) 0
Biztanleria
 -  2006 zenbatespena 35.656 (210.)
 -  Dentsitatea 18.285 bizt./km2 (1.)
Dirua Euroa (€) (EUR)
Ordu-eremua CET (UTC+1)
 -  Udan (DST)  (UTC+2)
Aurrezenbakia 377
Internet domeinua mc
1 Monako hiri-estatua da.

Monako (frantsesez: Monaco, okzitanieraz: Mónegue, monakoeraz: Munegu) Mendebaldeko Europako hiri-estatu bat da, Mediterraneoaren ertzean kokatua, Frantziak guztiz inguratua, Italiatik kilometro gutxira. Munduko estatu txikienetakoa da, eta biztanle dentsitate handienetakoa du. Auzo populatuena Monte Carlo da.

Monako osoaren ikuspegia.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriaren izena Monoikos («etxe bakarra») grezierazko hitzetik dator. Mitologiak dioenez, Herkules greziar heroiaren etxea izan adierazten du.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Monako)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 12.3 12.5 14.0 16.1 19.4 23.0 25.8 25.9 23.8 19.9 16.1 13.4 18.5
Batez besteko tenperatura (ºC) 10.2 10.4 11.8 13.9 17.1 20.8 23.5 23.7 21.6 17.8 14.0 11.4 16.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 8.1 8.2 9.6 11.6 14.8 18.5 21.2 21.5 19.3 15.6 11.9 9.3 14.1
Pilatutako prezipitazioa (mm) 82.7 76.4 70.5 62.2 48.6 36.9 15.6 31.3 54.4 108.2 104.2 77.5 768.5
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 6.8 6.4 6.1 6.3 5.2 4.1 1.9 3.1 4.0 5.8 7.0 6.0 62.7
Eguzki orduak 148.8 152.6 201.5 228.0 269.7 297.0 341.0 306.9 240.0 204.6 156.0 142.6 2668.7
Iturria: www.visitmonaco.com[1]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monakoko biztanle gehienak frantsesak (%47) dira, eta oso gutxi dira Monakoko bertakoak (%16); atzerritik joandako gehienak aberatsak dira, eta zergak ordaindu beharrik ez izateko eskuratzen dute Monakoko hiritartasuna. Bizi maila oso altua da eta bizi itxaropena 78 urtekoa, batez beste. Erlijio nagusia, katolizismoa da.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monakoko ekonomia Frantziako ekonomiari loturik dago zeharo, eta Frantziako datu orokorretan jasotzen da Monakoko ekonomiaren zenbait adierazleren berri (barne produktu gordina adibidez). Garrantzi handiko turismo gunea eta oso lurralde aberatsa da. Turismoa erakartzeko baliabide nagusiak kasinoa eta klima dira. Dena dela, turismoaren inguruan antolaturiko zerbitzuen jardueraz gainera, bereziki azpimarratzekoa da bankuen eta finantzen alorra; Monakoko abantaila fiskalak direla-eta, nazioarteko hainbat bankuk Monakon finkatu dituzte beren egoitzak (zuzeneko zergak oso arinak dira eta banku sekretua gordetzen da).

Badira, orobat, zenbait industria arin: botikagintza, elektronikako gaiak, papergintza. Estatuak du hainbat salgairen gaineko monopolioa, adibidez, tabakoa, telefono sarea, posta, eta hotel, banku eta industriatik jasotzen du urteko irabazien %55 inguru. Azken urteotan Monakoko gobernuak neurri bereziak hartu ditu nazioartean bere itxura hobetzearren, adibidez legez kanpoko jardueretan irabazitako dirua zuritzen dutenen kontrako zigorrak ezarriz eta finantza erakundeei era horretako jardueren kontra borrokatzeko laguntza eskatuz.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Monakoren banaketa administratiboa»
Monte Carlo.

Monakoko printzerria udalerri bakar batek osatzen du. Hala ere, administraziorako hamar auzo edo quartier delako guneetan banatzen da. Auzo guztietan ezagunena Monte-Carlo dugu, hotelak eta kasino famatua dauden tokia.

Politika eta gobernua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monako ez da, berez, Europar Batasuneko kidea, baina hartatik oso hurbil dago Frantziarekin duen aduana batasunaren ondorioz, eta euroa du diru ofiziala.

Azken 700 urteetan Grimaldi familia egon da Monakoko agintean, herentziaz jasotzen baita errege kargua. Gaur indarrean dagoen konstituzioa 1962. urtekoa da, eta Rainiero III.a erregeak aldarrikatu zuen; orduan ezarri zen monarkia konstituzionala. Aginpide legegilea erregearen eta nazio biltzarraren esku dago, eta betearazlea erregearen eta estatu ministroa buru duen gobernu kontseiluaren esku. Ez dago alderdi politikorik.

1993an Nazio Batuen Erakundean sartu zen Monako. 1997az gero Michel Leveque da estatu ministroa. Rainiero III.a 2005ean hil zen, eta haren seme Alberto II.ak eskuratu zuen errege titulua.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantsesa da hizkuntza ofizial bakarra printzerrian, baina jatorrizko mintzaira ere badira: alde batetik, monakoera, ligurieraren dialekto bat; bestetik, proventzera, okzitanieraren dialekto bat, monakoerarekin ere senidetua.

Ingelesa eta italiera ere erabiltzen dira.

Kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AS Monaco da hiriko futbol talde nagusia, eta Frantziako Ligan jokatzen du.

Munduan ospe handia du, orobat, 1 Formulako Monakoko Sari Nagusiak.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Monako Aldatu lotura Wikidatan