Moncada kuartela

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Moncada kuartela Santiago de Cuba erdialdean kokatua dagoen eraikin militar bat da.

Kubako iraultzaren hasiera hemen kokatu daiteke, 1953ko uztailaren 26an Fidel Castro eta Abel Santamariak gidatutako talde batek kuartela erasotu zuenean.

Gaur egun ospitale bat, eskola bat eta kuartelaren historiari buruzko museo bat daude kuartel ohiaren eraikinetan.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Moncada kuartela Aldatu lotura Wikidatan
Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.