Mondrian bilduma (Yves Saint Laurent)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mnodrian bildumako soinekoak, 1966.)
Rijksmuseumen dagoen ale bat.

Mondrian Bilduma Yves Saint Laurent Frantziako moda diseinatzaileak aurkeztu zuen 1965. urtean. Bildumak zenbait artista modernisten lanean zuen inspirazioa, baina bere muina lanari Piet Mondrian (1872–1944) holandarraren margolan geometrikoetan inspiratutako sei koktel soineko ziren[1].

Saint Laurent-en Mondrian soinekoak oso arrakastatsuak izan ziren arren, beste hainbat diseinatzailek aldez aurretik oso antzeko lanak ekoitzi zituztela nabarmendu izan dute modaren historia aditu batzuek. Michèle Rosier diseinatzaile frantziarrak lehendik ekoiztu eta saltzen zituen bi koloreko elastiko jertsearen antzekoak dira Mondrian soinekoak[2]. Bi urte lehenago John Kloss diseinatzaile estatubatuarrak antzekoak ere egin zituela argitaratu da.

Mondrian soineko originalak munduko hainbat museotan aurki daitezke, besteak beste, Amsterdameko Rijksmuseumen, Londresko V&A Museoan, eta New Yorkeko Metropolitan Museum of Art delakoan. [3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Nederlanderaz) Hohe, Madelief. (2008). Mode [loves kunst. ] WBooks ISBN 978-90-400-7813-2. PMC 751043260. (Noiz kontsultatua: 2021-03-25).
  2. «The Montreal Gazette - Google News Archive Search» news.google.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-25).
  3. "Yves Saint Laurent: 'Mondrian' day dress (C.I.69.23)". In Heilbrunn Timeline of Art History. New York: The Metropolitan Museum of Art, 2000–. http://www.metmuseum.org/toah/works-of-art/C.I.69.23 (September 2014)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]