Moneta Antzinako Erroman

Moneta Antzinako Erromako historiaren zatirik handienean, urrezkoak, zilarrezkoak, brontzezkoak, orikalkozkoak[oh 1] eta kobrezkoak izan ziren. Erromatar monetak forma, izen eta konposizio aldaketa ugari izan zituen Errepublika garaian, K.a. III. mendean, hasi zenetik, Inperioaren garaira arte. Mendeetan zehar, moneta debaluatuz joan zen, eta inflazioak eraginda. Dioklezianoren berrikuntzak horren adibide nabarmenak izan ziren. Joera horrek bizantziar txanponarekin jarraitu zuen.
Erromatar txanponak ordainketa gisa onartzen ziren Greziar eraginpeko lurraldeetan (erreinu helenistiko ohiak) , nahiz eta eskualde horietan berezko txanponak zituzten.
Erromatar Estatuaren botere ekonomikoaren eta bizitza-luzeraren ondorioz, erromatar moneta zabal erabili zen mendebaldeko Eurasia osoan eta Afrika iparraldean, aro klasikotik Erdi Arora arte. Kalifato musulmanen eta Europako estatuen txanponetarako eredu izan zen Erdi Aroan eta Aro Modernoan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Monetaren sistema bere osotasunean hartuta erromatar merkataritzaren oinarria zen, baina ez zen beti horrela izan. Erromak, hasieran, antzinako zibilizazio orok bezala, trukea erabiltzen zuen merkataritzarako. Lehen neurri-unitatea abereen unitatea izan zen, pecunia[1] izenekoa, eta horrek sortu zuen diruzko terminoa. Kontuan hartu behar da Erroma hiriaren jaiotzan, ganadua berebiziko garrantzia izan zuela.
Handizkako merkataritzak urrea (latinez aureus, urrea) oinarri zuen diru sistema erabiltzeko joera izan zuen, nahiz eta zilarra zirkulatzen ari zen eta legez ezarritako urre zilar balioaren erlazioa zegoen.
Baina erabilera zabalduena zilarrezkoa txanponarena zen. Zilarrezko txanpona, denarioa, 1/72tik 1/84ra (327,45 g) pasa zen bigarren gerra punikoan, eta ez zen aldatu hiru mendetan. Kobrezko txanponak zatikietarako erabiltzen zirenez, merkataritza handitik desagertu egin ziren, eta gero asak egiteari utzi zioten.
Honela banatzen zen zilarrezko libera:
- As larria (hamar ontza ingurukoa).
- As erdia (edo semis).
- As heren (edo trien, lau ontzakoa).
- As laurdena (edo laukoa, hiru ontzakoa).
- As seierena (edo seikotea, bi ontzakoa).
- Ontza.
Azken biak berehala desagertu ziren zirkulazioan.
Estatuak zilarrezko bainua zuten kobrezko txanponak merkaturatzen zituen, eta herritarrek balio nominalagatik onartu behar zituzten. Jakina, jasotzen zuenak ez zekien zilarrezko txanpona zen ala ez. Zenbait gastu ordaintzeko, Estatuak txanpon hauen tirada asko egin zituen, moneta krisi bat eraginez, txanpon hauen zati handi bat kentzera behartu zuena.
Erromatar Errepublikaren zatirik handienean eta Mendebaldeko Erromatar Inperioaren garaian ohiko txanponak izan ziren: Aureoa (latina, aureus, urre-kolorekoa), denarioa (lat. denarius, zilarrezkoa), sestertzioa (lat. sestertius, brontzezkoa), dupondioa (lat. dupondius, baita brontzezkoa ere) eta as-a (kobrezkoa). Txanpon horiek K.a. III mendearen erdialdetik K.o. III. mendearen erdialdera arte erabili ziren. Orduan, Konstantinok, ekonomian aldaketa sakonak egin eta urrezko solidoa (solidus) sortu zuen.
Txanponak egiteko aginpidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txanpon moderno askok ez bezala, txanpon erromatarrek berezko balioak zituzten, eta, bestalde, metal preziatuak izan arren, txanpon baten balioa bere metal preziatua baino handiagoa zen. Denario baten balioaren zenbatespenak haren metal edukia halako 1,6 eta 2,85 artean aldatu egin zen une ezberdinetan; uste da hori, gutxi gorabehera, legionario baten hiru eguneko ordainsariaren parekoa zela.[2]
Gureganaino itsi den txanponei buruzko informazio gehiena papiroetan dago, Egiptoko klima lehorrari esker galdu ez direnak. Dioklezianoren moneta erreformaren garaira arte Egipton egon zen moneta sistema itxia zen, tetradrakman oinarritua, niaz eta txanpon horrek debaluatu zegoen. Tetradrakma horien balioa denarioaren baliokidea zela esan daitekeen arren, metal preziatuaren edukia askoz ere txikiagoa zen. Bistan denez, zirkulazioan zeuden txanpon guztiek ez zuten metal preziaturik, horrelako txanponen balioa handiegia baitzen erosketa arruntak egiteko. Dikotomia bat zegoen balio intrintsekoa zuten txanponen eta balio sinboliko hutsa zutenen artean. Hori Errepublika garaian brontzezko txanponak modu ezohikoan eta desegokian ekoiztean islatzen da; Silaren garaitik Augustorenera arte ez zen brontzezko txanponik batere txanpondu. Brontzezko txanponak egin ziren garaietan ere, kalitate eskasekoa izaten zen batzuetan.

Erromatar Inperioan, agintea zatituta zegoen metal jakin batzuetako txanponak egiteko. Tokiko agintari askori brontzezko txanponak egiteko baimena eman bazitzaien ere, ez zitzaien zilarrezkoak txanpontzeko baimenik eman. Txanponak egiteko autoritateari buruz, Dion Kasiok zera idatzi zuen: "Ez litzaioke hiri bati ere bere txanpona edo pisu eta neurri sistema edukitzen utzi behar; geureak erabiltzeko exijitu behar litzaieke guztiei". Erromak berak bakarrik egiten zituen metal preziatuzko txanponak.
Dena den, Ekialdeko probintzia batzuek zilarrezko txanponak egin zituzten, baina txanpon horiek tokiko izenak ziren, zirkulatzeko eta tokiko beharrak asetzeko. Brontzezko txanponen jaulkipena balio txikikotzat jo daiteke, eta Erromako gobernu zentralarentzat garrantzi txikikotzat, Estatuaren gastuak handiak zirelako eta balio handiko txanponekin errazago ordain zitezkeelako.
Jakina da I. mendean As abtekin libra bat (463 gramo) ogi edo litro bat ardo merke ordain zitekeela. Erromako biztanleentzat txanpon txikiagoen garrantzia eta beharra handiak ziren ziur aski. Honen froga, brontzezko txanpon klaudiarren imitazio ugari egin ziren, antza, baimenduak egon ez arren, onartu egiten zirenak. Estatuak pizgarri edo gogo gutxi zuen brontzezko txanponen beharra asetzeko, batez ere, txanponak erabiltzen zituelako armadari eta funtzionarioei ordaintzeko bitarteko gisa, eta horiek, nahitaez, balio altuagokoak izan behar zuten.
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Moneta sistema merkataritza erromatarraren oinarria zen, baina ez zen beti horrela izan. Hasiera batean Erromak, antzinako zibilizazio guztiek bezala, trukea merkataritzarako erabiltzen zuen. Lehen neurri-unitatea abereen unitatea izan zen, pecua edo pecunia[1] izenekoa.
Hori frogatuta geratzen da, baita ere, erromatar zuzenbide primitiboenean, zeinak ezartzen baitu isunak eta zehapenak dagozkien abelburuekin ordaindu behar zirela.
Erroma Italian zehar hedatzen eta beste herri batzuk konkistatzen hasi zenean, batez ere Kanpainan finkaturik zeuden heleniarrak, greziar erako estatu sistema batean sartu zen. Truke sistema hori merkataritza-harremanak hasi zirenean aldatu zen, erromatarren barne-egoera egonkortu zenean eta greziarrekin harremanak estutu zirenean, K. a. V. mendean gutxi gorabehera. Erromatarren lehen diru-sistemetako unitateak brontzezko eta kobrezko lingote irregularrak ziren, markarik edo inskripziorik gabeak, aes rude izenekoak; pisuaren araberakoa zen balioa, zortzi gramotik hirurehun gramora bitartekoa. Txanpon hori denbora luzez ekoizten jarraitu zuten, bai eta, kasu batzuetan 1.600 gramokoa egin ere. Batzuetan animalien edo objektuen inskripzioak ere sartzen zituzten. Erromatarren neurri-unitatea litra edo libera zen; erromatar litra bat gaur egungo 323 gramori dagokio.[4]
As txanpona eta zatikizko txanponak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orin arte aurkitu den Erromako lehen txanpon zirkularra Aes edo As txanpona da, K. a. 280. urtekoa gutxi gorabehera. As-ak zeinu komun bat du ("I"). Bere pisua erromatar litra batean finkatu zenean, aes litral edo as litral izena ematen hasi ziren.
Beste txanpon batzuen jatorria izan zen, izzn ere, Asaren zatikiak erabili ahal izateko, erromatarrek txanpon berriak sortu zituzten, hala nola, semisa. Semisa brontzezko txanpon bat zen, Saturno jainkoaren burua zuena, "S" zuen marka, eta sei ontza edo sei ontza balio zuen. Triens edo triente tancpona (pluralean triente) As baten herena balio zuen, brontzez egina zegoen, Minervaren aurpegia erakusten zuen eta bere marka lau puntu ziren. Quadrans-a, edo koadrantea, txanponik txikiena zen; brontzez egina zegoen eta Herkulesen aurpegia erakusten zuen, bere marka hiru puntu ziren eta bateko laurdena balio zuen. Sextans edo sestantea Asaren seiren balioa zuen, bere ikurra bi puntu ziren, Merkurioren burua erakusten zuen, koadrantea baino handixeagoa zen eta brontzez egina zegoen. Azkenik, Uncia edo Ontza txanponak As baten hamabiren baten baliokidea zen, brontzez egina zegoen, puntu bat balio zuen eta bere marka Roma jainkosaren burua zen. Ontzak multiploak eta zatitzaileak zituen: ontza hirukoitza edo teruncia ; laau ontzako txanpona quartuncia txanpona zen; bostekoa edo quincunx; zortzikoitza, bes; bederatzikoa, dodrans, hamarrekoa, dextans, eta amaitzeko, ontza erdia zeoegn, semuncia.[5]
Denarioa eta haren zatikizko txanponak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bere kobrezko txanponekin, erromatar merkataritza laster hedatu zen Lazio osoan, Etrurian , eta Italia hegoalderaino iritsi zen. Erromatarrei arazo bat sortu zitzaien Sizilian, Italiako hegoaldean bizi ziren greziarrek (edo greziar ohiturak zituztenak) zilarrezko txanponak erabiltzen zituztelako, eta, beraz, hasieran behin behineko txanpon berri batzuk egin zituzten.
K.a. 280 eta 275 urteen artean Epiroko Pirro erregearen aurkako gerraren ondoren, Erromak Italiako hegoaldea konkistatu zuen eta, horrekin batera, bere hiri greziar guztiak, horien artean egungo Tarento. Erromako Senatuak, K.a. 268. urtearen inguruan, ez zuen txanpon-aniztasuna eta zatikien kopurua gero eta handiagoa onartu. Beraz, Italia osorako moneta mota komun bat egitea onartu zen, eta Erroman sortu zuten. Ezagutzen dugun lehen denarioa Capua inguruan aurkitua izan zen eta K.a. 268. urtekoa da. Erromatarrek bere brontzezko moneta zaharrak eta zilarrezko berriaren arteko baliozkotasuna behar zuten, txanpon sistema erabilgarria lortu nahi bazuten. Horrela, Tarentoko zilarrezko denario batek, hamar As-en balio legala izatea bilatu zuten[4]

Zilarrezko denarioa Erromatar inperioko moneta ofiziala bilakatu zen, zilarrez egina. Denarioa Magna Grezian zebilen drakmaren erreplika bat zen. Denario batean, X zeinua agertzen bazen, horrek esan nahi zuen hamar As balio zuela.
Goi Inperioan, burdinazko denarioak egin ziren mugetan. Valeriano eta Galienoren agintaldietan (III. mendearen lehen erdia), denarioak zilarrezkoa izateari utzi zion, eta zilar, kobre eta eztainuzko nahaste batez egiten hasi ziren.
Denarioko txanpon zatikiar bat sestertzioa zen, eta haren ikurra HS. Sestertzioa denarioaren laurdena zen. Jatorrizko balioa 810 gramokoa zen, nahiz eta batzuetan mila gramo ingurukoa izan zen. Gehienetan kobrez egina izaten zen, baina kasu batzuetan zilarrezkoa jaulki zen.
Zilarrezko denarioaren beste dibisa zatikiar bat kinarioa zen, bost As balio zuena edo denario erdia. Normalean, kinarioa V batez markatzen zen, bost As alegia. Garai inperialaren hasieran denario aureum, urrezko edo urrezko kinarioak txanpondu ziren, Aureo erdia balioa zutenak. Haren balioa hamar eta hogeita lau zilarrezko denario artean egon zen, une ekonomikoaren arabera, balioa alda bazezakeen. Urrezko denarioa Julio Zesarren hasi zen zirkulatzen, Augustoren agintalditik aurrera komuna izanik. Bere balio-galtzea Aurelianoren agintaldian hasi zen.
Behe Inperioan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]324. urtean. Konstantino zen enperadore bakarra. Dioklezianoren ondorengoek ez zuten diru sistema bere horretan mantentzea lortu. Zilar-kobrezko aleazioaz egindako nummusa gero eta arinagoa zen, eta zilarraren proportzioak behera egiten zuen etengabe.
Inflazio nominala oso handia izan zen. 301ean: urrezko libra batek (egungo libra, 463 gramo) 72.000 denario balio zituen. Ordutik bere balio igo bwesteri kez zuen egin eta 3.000.000.000 denariotan egonkortu zen IV. mendearen amaieran, hau da, urteko batez besteko inflazioa % 12,5ekoa izan zen. Oinarrizko monetaren beraren balio-galera askoz ere mugatuagoa izan zen: 7.200 numus behar ziren 301ea urrezko libra bat erosteko. IV. mendearen amaieran, 500.000 numuss baino gehiago behar ziren, horiek balio txikiagoa baitzuten; horrek esan nahi du urteko % 5eko balio-galera iaza zela, denarioarena baino txiiagoa, berz. Urrea bihurtu zen hondatzen ari zen moneta sistema baten aingura bakarra. Aureusa 1/60 erromatar librako (327,45 gramos)[6] pisuarekin sortu zen, eta Konstantinoren garaian solido (solidus) txanponak ordezkatu zuen 312an, arinagoa zen moneta, 1/72 librako pisua hain zuzen.[7]
Solidoa monetarik arruntena izan zen Behe Inperioan eta ondorengo Bizantziar Inperioan, non numiss izenarekin iraun zuen.
Urrezko solidoaren azpizatiketak, Aureoarentzat egon ziren berberak ziren. Bestalde, Konstantino I.aren erreforma ekonomikoekin beste txanpon batzuk sortu ziren, ahla nola, silikua adibidez, urrezko solido baten hogeita hamalaurena zena.
Txanponak eta haien balioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Denarioa | Sestertzio | Dupondioa | As | Semisa | Triens | Quadrans | Quincunx | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Denarioa | 1 | 4 | 5 | 10 | 20 | 30 | 40 | 24 |
Sestertzio | 1/4 | 1 | 1 1/4 | 2 1/2 | 5 | 7 1/2 | 10 | 6 |
Dupondioa | 1/5 | 4/5 | 1 | 2 | 4 | 6 | 8 | 4 4/5 |
As | 1/10 | 2/5 | 1/2 | 1 | 2 | 3 | 4 | 2 2/5 |
Semisa | 1/20 | 1/5 | 1/4 | 1/2 | 1 | 1 1/2 | 2 | 1 1/5 |
Hirurtekoak | 1/30 | 2/15 | 1/6 | 1/3 | 2/3 | 1 | 1 1/3 | 4/5 |
Quadrans | 1/40 | 1/10 | 1/8 | 1/4 | 1/2 | 3/4 | 1 | 3/5 |
Quincunx | 1/24 | 1/6 | 5/24 | 5/12 | 5/6 | 1 1/4 | 1 2/3 | 1 |
Urrezko auroa | Urrezko Kinarioa | Denarioa | Kinarioa | Sestertzio | Dupondioa | As | Semisa | Quadrans | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Aureoa | 1 | 2 | 25 | 50 | 100 | 200 | 400 | 800 | 1600 |
Urrezko Quinarioa | 1/2 | 1 | 12 1/2 | 25 | 50 | 100 | 200 | 400 | 800 |
Denarioa | 1/25 | 2/25 | 1 | 2 | 4 | 8 | 16 | 32 | 64 |
Argenteo (Zilarrezko Quinarioa) | 1/50 | 1/25 | 1/2 | 1 | 2 | 4 | 8 | 16 | 32 |
Sestertzioa | 1/100 | 1/50 | 1/4 | 1/2 | 1 | 2 | 4 | 8 | 16 |
Dupondioa | 1/200 | 1/100 | 1/8 | 1/4 | 1/2 | 1 | 2 | 4 | 8 |
As-a | 1/400 | 1/200 | 1/16 | 1/8 | 1/4 | 1/2 | 1 | 2 | 4 |
Semis | 1/800 | 1/400 | 1/32 | 1/16 | 1/8 | 1/4 | 1/2 | 1 | 2 |
Quadrans | 1/1600 | 1/800 | 1/64 | 1/32 | 1/16 | 1/8 | 1/4 | 1/2 | 1 |
Solidoa | Argenteoa | Nummus | Radiate | Laureate | Denarioa | |
---|---|---|---|---|---|---|
Solidoa | 1 | 10 | 40 | 200 | 500 | 1000 |
Argenteoa | 1/10 | 1 | 4 | 20 | 50 | 100 |
Nummus | 1/40 | 1/4 | 1 | 5 | 12 1/2 | 25 |
Radiate | 1/200 | 1/20 | 1/5 | 1 | 2 1/2 | 5 |
Laureate | 1/500 | 1/50 | 2/25 | 2/5 | 1 | 2 |
Denarioa | 1/1000 | 1/100 | 1/25 | 1/5 | 1/2 | 1 |
Solidoa | Miliarense | Silicua | Follis | Nummus | |
---|---|---|---|---|---|
Solidoa | 1 | 12 | 24 | 180 | 7200 |
Miliarense | 1/12 | 1 | 2 | 15 | 600 |
Silicua | 1/24 | 1/2 | 1 | 7 1/2 | 300 |
Follis | 1/180 | 1/15 | 2/15 | 1 | 40 |
Nummus | 1/7200 | 1/600 | 1/300 | 1/40 | 1 |
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Metaletan aditu eta meatzaritzako historialari askok egindako ikerketen arabera, orikalkoa kobrezko, zinkezko eta berunezko aleazio bat da, eta, ziur asko, letoi urrezkoa, antzinatean, balio handia ematen zitzaiona.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b pecus -oris, azienda esan nahi zuen, batez ere abere txikiena, ardia, ahuntza, eta pecus -udis, "baelburu" esan nahi du (abelgorria, ahuntz bat edo ardia izan). Manuel-Antonio Marcos Casquero: Pecunia. Historia de un vocablo. Pecvnia, 1 (2005), 1-12 or.
- ↑ «Buying Power of Ancient Coins» dougsmith.ancients.info (kontsulta data: 2025-05-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) Marcos Alonso, Carmen. (2001). «La moneda romana en Navarra» La moneda en Navarra: Museo de Navarra, Pamplona. Exposición 31 de mayo a 25 de noviembre de 2001, 2001, págs. 49-65 (Fundación Caja Navarra) (kontsulta data: 2025-05-29).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Fayanás Escuer, Edmundo. (2022-07-28). «El sistema monetario en Roma» Nuevatribuna (kontsulta data: 2025-05-29).
- ↑ «Algunos tipos de monedas antiguas» www.tesorillo.com (kontsulta data: 2025-05-29).
- ↑ «Libra romana - Inicio - Diccionario Tesauro de Historia Antigua y Mitología» www.tesaurohistoriaymitologia.com (kontsulta data: 2025-05-30).
- ↑ (Ingelesez) admin. (2014-06-04). «Rome: A Thousand Years of Monetary History» American Numismatic Society (kontsulta data: 2025-05-30).
- ↑ Ancient Coin Collecting III: The Roman World-Politics and Propaganda, Iola, 1997, 20. or.