Mongolia (aldizkaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mongolia
Mota Umorea, Politika
Lehen zenbakia 2012
Banatze lurraldea Espainia
Argitaratze hiria Bartzelona
Ideologia politikoa Ezkertiarra
Hizkuntza Gaztelania
Maiztasuna hilabetekaria
Ale kopurua 40.000
Argitaletxea Editorial Mong
Erredaktore nabarmenak Darío Adanti, Edu Galán, Fernando Rapa eta Pere Rusiñol
https://www.revistamongolia.com

Mongolia Katalunian argitaratzen den aldizkari satirikoa da. Paperean argitaratuta, Espainia osoan banatzen da. Lehenengo alea 2012ko martxoaren 23an plazaratu zen. Aldizkariaren lema hau da: "Revista satírica sin mensaje alguno" (Mezurik gabeko aldizkari satirikoa).[1]

Edukiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sortzaileen arabera Mongoliak aurretik zabaldutako beste aldizkari satirikoetan oinarritu zen, besteak beste, La Codorniz, Hermano Lobo, El Papus, Barcelona, The Clinic. Baita Monty Pythonen eragina ere onartzen dute.

Aldizkarian umorea nagusi bada ere, baita ere eduki politikoak eta ikerketako lanak jasotzen ditu.[2]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sortu zenetik sari ugari jaso ditu:

  • 2013an, Europako Kazetarien Elkarteak giza-eskubideen defentsan egindako lana saritu zuen.
  • 2014an, Museo Della Satira de Forti dei Marmi-k (Italia) aldizkari satiriko onenari saria eman zion.
  • 2015ean, Cartelera Turia aldizkariak "Huevo de Colón" saria eman zion.

Beste aktibitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldizkaritik at, Mongolia aldizkariak beste ekimenak ere eraman ditu aurrera. 2013an zuzeneko espektakulua sortu zuen, Mongolia, el Musical. Jarraian Mongolia, el Musical 2.0 eta, 2018an, Mongolia sobre hielo. Espektakulu guztiek aldizkariaren espiritu ganberroa jasotzen dute.

Telebistan ere saio desberdinak egin dituzte. Espainiako laSexta katean, esaterako, "Al Rojo Vivo" saioan,[3] Informe Mongolia egin dute. Flooxer plataforman, bestetik, astero, Mongolia te lo explica saioa egiten dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]