Monica Lewinsky

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Monica Lewinsky
Monica Lewinsky 2014 IDA Awards (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotza San Frantzisko1973ko uztailaren  23a (46 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa judua
Familia
Aita Bernard Lewinsky
Hezkuntza
Heziketa London School of Economics
Beverly Hills High School Itzuli
John Thomas Dye School Itzuli
Lewis & Clark College Itzuli
Santa Monica College Itzuli
Hezkuntza-maila masterra
Hizkuntzak Amerikar ingelesa
Jarduerak
Jarduerak moda-diseinatzailea, gizarte-psikologoa eta enpresaburua
IMDb nm0506861

Monica Samille Lewinsky (San Frantzisko, Kalifornia, 1973ko uztailaren 23a) Estatu Batuetako emakumezko bat da, hedabideetan lan egin ohi duena, eta 1990eko hamarkadan ospea izan zuen sexu afera izan baitzuen Bill Clinton AEBetako presidentearekin.

Lewinsky eskandalua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lewinsky eskandalua izan zen 1998an AEBetako hedabideak eta politika astindu zituen kasua: Bill Clinton presidentearekin izan zuen aferaren ondorena. Izatez, eskandalua piztu zenerako, harremana etenda zegoen. 1995eko azarotik 1997ko martxora artean gertatutako sexu-topaketa bakanak izan ziren harremanaren funtsa, eta harekin lotuta, telefono bidezko sexu-elkarrizketak, opari trukeak, eta lanpostua aurkitzeko maniobra batzuk.

Harreman horien berri Linda Tripp izeneko lagun bati eman zion Lewinskyk, baina Tripp-ek, lagunaren kezkak arretaz hartzen zituelakoan, Clintonen kontrako auzi legala bultzatzeko asmoz manipulatu zuen Lewinsky.

Eskandaluaren ondorengoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999tik aurrera, hedabideetan agerpen ordainduak izaten hasi zen Lewinsky, zelebritateari etekina ateratzeko. Andrew Morton idazlearekin batera, liburu bat ere argitaratu zuen 1999an, Monica's Story, bere bertsioa kontatzen zuena. Harrezkero, hedabideetan agerpenak egiten jarraitu du, baina ez bakarrik bere istorioaz jarduteko, beste kontu batzuk komentatuz ere, iruzkingile ezagun gisa.


Biografia
Kalifornia
Artikulu hau Kaliforniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.