Monica Seles

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Monica Seles
Monica Seles 1991.jpg
Bizitza
Jaiotza Novi Sad1973ko abenduaren 2a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
 Jugoslavia
Jugoslaviako Errepublika Federala
Bizilekua Sarasota (Florida)
Orlando
Novi Sad
Talde etnikoa magyarra
Lanbidea
Lanbidea tenislaria
Tenis
Eskua ezkerra
Jokaera bi eskuzko eskuin-kolpebi eskuzko errebes eta ezkerra
Bakarka i/g 595–122
Binaka i/g 89–45
 
Pisua 70±0 kilogramo
Altuera 178 zentimetro
Jasotako sariak
IMDb nm1648417

Monica Seles (serbieraz: Моника Селеш, Monika Seleš; hungarieraz: Szeles Mónika; Novi Sad, Voivodina, gaur egun Serbia, 1973ko abenduaren 2a) estatubatuar tenis-jokalari ohia da, jatorriz jugoslaviarra. Oso gaztetatik nabarmendu zen tenisean, eta Estatu Batuetara aldatu zen hamar urte bete aurretik, prestakuntza hobetzearren. 1989an iritsi zen profesionalen mailara, eta 1990ean irabazi zuen Roland Garros lehiaketa: Roland Garrosen historiako irabazle gazteena izan zen. 1991n, Emakumezkoen Nazioarteko Tenis Elkartearen sailkapeneko jokalaririk onena izendatu zuten. Hamazazpi urterekin, gazteena izan zen maila horretara iristen. Urte hartan eta 1992an, Australiako Irekia irabazi zuen, eta 1992an, Estatu Batuetakoa. 1993an, hurrenez hurreneko Australiako hirugarren txapelketa irabazi zuen. 1993an, labankada bat eman zioten partida baten ondoren, eta tenis profesionala alde batera utzita egon zen 1995era arte, zaurietatik sendatu zen arren erasoak ondorio psikologikoak eragin baitzizkion. Lehiaketetara itzuli eta hurrengo urtean, 1996an, laugarrenez lortu zuen garaipena Australiako Irekian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Monica Seles Aldatu lotura Wikidatan