Monika Ertl

Wikipedia, Entziklopedia askea
Monika Ertl
Bizitza
JaiotzaMunich1937ko abuztuaren 7a
Herrialdea Alemania
HeriotzaEl Alto1973ko maiatzaren 12a (35 urte)
Familia
AitaHans Ertl
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpartisanoa
KidetzaÑancahuazú Guerrilla (en) Itzuli
Izengoitia(k)Imilla
IMDB: nm1461169 Edit the value on Wikidata


Monika Ertl, «Imilla» deitua[1] [2], (Munich, 1937ko abuztuaren 7aEl Alto, 1973ko maiatzaren 12a), Boliviako gerrillari bat izan zen, Boliviako Armada Nazionaleko kidea (ELN). Roberto Quintanilla Pereira koronelaren hilketa egozten zaio; Che Guevararen pelotoi hiltzailearen arduradun nagusia zen koronela eta 1971n Hanburgon kontsul lanetan ari zela hil zuten[3][4][5].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ertl 1937ko abuztuaren 7an jaio zen Munichen. Bere aita Hans Ertl zen, Leni Riefenstahl zinemagilearen eta Hirugarren Reich-aren kameralaria, Erwin Rommel jenerala laguntzen zuten kameralarietako bat izan zen ere. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, aitak Boliviara emigratu zuen eta 1952an familiako gainerako kideak bertara bizitzera joan ziren. Aitak, denbora batez filmatzen jarraitu ondoren, bizitza berri bat hasi zuen "La Dolorida" izeneko etxaldean, han abeltzaintza lanetan aritu zen[4]. Monikak, bere gaztaroko hasierako urteetan, aitarekin filmatzen ari zela, zinema-kamera eta su-armak erabiltzen ikasi zuen. 1958an, meatzari-ingeniari boliviar batekin ezkondu zen, eta Txiletik iparraldera joan ziren bizitzera, bere senarrak zuzentzen zuen kobre-meategietik hurbil[3]. Ia hamar urtez ezkonduta egon ondoren, dibortziatu egin zen[3]. 1969an, Boliviako Askapen Nazionaleko Armadan (ELN) bizirik atera zirenekin harremanetan jarri zen. Mugimendu hori Che Guevarak zuzentzen zuen. Taldean laguntzile lanetan ibili eta gero, azkenik, klandestinitatean sartu zen. Harreman sentimental bat hasi zuen Che Guevararen ondorengoa izanen zen ELNko buru Inti Peredorekin. Boliviako zerbitzu sekretuak Peredo hil zuen 1969ko irailaren 9an [6]. Monika, orduan, haurdun zegoen eta erditzeko gutxi falta zitzaion, larriki zauritu zuten ezker besoan. Bere lagunek Italiako enbaxadara eraman zuten, eta bertan enbaxadoreak behar duen mediku laguntza eskaini zion. Monikak umea galdu zuen, baina besoa anputaziotik salbatu zuen. La Pazeko Italiako enbaxadan egon zen hainbat hilabetez[7].

1971ean Hanburgon Roberto Quintanilla Pereira koronelaren hilketan ustez parte hartzeagatik, Alemanian «Che Guevararen mendekatzailea» bezala ezagutzen zuten. Izan ere, guztiz frogatu ez dagoen arren, segurutzat jotzen baita garai hartan Hanburgon kontsul boliviar gisa zegoen Quintanilla tiroz hil zuela[4]. Hilketaren lekuan, betaurreko batzuk, peluka bat, Cobra 38 Spezial errebolberra eta «Victoria o Muerte» ("Garaipena ala Hil") hitzekin idatzitako mezu bat aurkitu ziren, ELNek sarritan erabilitako leloa; dirudienez peluka, betaurrekoak eta errebolberra, tiroak entzun zituen eta bertara joandako Quintanillaren emaztearekin borrokan ibili ondoren galdu zituen[4][5]. Bestalde, Boliviako ELN buruzagi ohiak, Chato Peredok, Christian Baudissin zuzendari alemaniarrak 1988an egindako elkarrizketan baieztatu zuen Quintanilla erakundearen helburu nagusia zela, bera izan zelako Guevararen hilotzaren eskuak moztu eta La Pazera bidaltzeko agindua eman zuena. Halaber, elkarrizketa horretan Monika Ertl, «Hanburgoko misioa gauzatu ondoren», Kubara itzuli zela esan zuen [5].

1973ko maiatzaren 12an, egun batzuetan ELN Bolivian berrantolatzeko ezkutuko misioan egon ondoren, La Paz inguruan dagoen El Alto herrian Boliviako segurtasun-indarrek, Osvaldo Ukaski burkide argentinarrarekin zegoela,[8] harrapatu eta hil egin zuten [3][9].

Régis Debray frantziar idazle eta saiakeragilearen arabera, Monika Ertl Klaus Barbie,Lyongo Gestapoko buruzagi ohiaren bahiketa prestatzen ari zen Txilera eramateko, eta handik Frantziara, bertako justiziaren esku jartzeko asmoz, Monika eta Régis Debray bera ekintza saiakera honengatik epaituak izan ziren[10]. Garai hartan, Barbie Boliviako gobernuaren segurtasun-aholkulari ezaguna zen, CIArako lanean zebilen eta armada pribatua zuen[5]. Zenbaiten arabera, bere aitaren laguna zen Klaus Barbie, Lyongo harakina, izan zen Monikaren erahilketaren arduradun zuzena[8].

Argitalpenak: Liburu eta filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aimareraz imilla hitzak bertako haurra esan nahi du.
  2. Calvo Ospina, Hernando. «Para la venganza ningún camino es largo» (gazteleraz). Rebelión.org, 2016-10-08. https://rebelion.org/para-la-venganza-ningun-camino-es-largo/
  3. a b c d Calvo Ospina, Hernando. (8 octubre 2016). «Para la venganza ningún camino es largo» Rebelión.org.
  4. a b c d Gunkel, Christoph. «Leben und Sterben der Monika Ertl» Spiegel.de.
  5. a b c d «Der Krieg geht weiter» Nadir.org 4 abril 2001.
  6. McFarren 2013.
  7. (ingeleraz) Jobst Knigge, , Berlin, Humboldt Universität, 2010, 156 orrialde. (on-line irakurri), 114-122 orrialdeak.
  8. a b https://www.lanacion.com.ar/el-mundo/vivio-entre-nazis-y-fue-emboscada-por-un-amigo-de-su-padre-monika-ertl-la-joven-que-mato-al-verdugo-nid16112021/
  9. «Monika Ertl (1937-1973)» Find A Grave.
  10. https://www.lemonde.fr/archives/article/1984/03/26/en-1972-m-regis-debray-et-les-epoux-klarsfeld-projetaient-d-enlever-barbie_3015216_1819218.html
  11. Solano, Francisco. (29 juliol 2005). «Elegía familiar» ElPaís.com.
  12. «Gesucht: Monika Ertl» IDFA.nl.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Knigge, Jobst. Feltrinelli. Sein Weg in den Terrorismus (en alemany). Berlín: Universitat Humboldt, 2010. 
  • McFarren, Peter. The Devil's Agent: Times and Crimes of Nazi Klaus Barbie (en anglès). Xlibris, 2013. ISBN 978-1-4836-3643-6. 
  • Randall, Margaret. More Than Things (en anglès). U of Nebraska Press, 2013. ISBN 978-0-8032-4697-3. 
  • Schreiber, Jürgen. Sie starb wie Che Guevara. Die Geschichte der Monika Ertl (en alemany). Düsseldorf: Artemis & Winkler, 2009. ISBN 978-3-538-07274-9. 

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]