Edukira joan

Monique Jacot

Wikipedia, Entziklopedia askea
Monique Jacot

Bizitza
JaiotzaNeuchâtel1934ko abuztuaren 19a
Herrialdea Suitza
BizilekuaEpesses (en) Itzuli
Heriotza2024ko abuztuaren 6a (89 urte)
Hezkuntza
HeziketaCentre d'enseignement professionnel de Vevey (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Gertrude Fehr (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria
Jasotako sariak
IMDB: nm9967047 Edit the value on Wikidata

Monique Jacot (Neuchâtel, 1934ko abuztuaren 19a2024ko abuztuaren 6a[1]) suitzar fotokazetaria izan zen[2].

Monique Jacot munduko lehen emakumezko fotokazetarietako bat izan zen[3].

1953tik 1956ra Veveyko Arte eta Lanbide Eskolan ikasi zuen. Bere irakasleetako bat Gertrude Fehr alemaniar argazkilaria izan zen[4][3].

1980ko hamarkadan Yemen bisitatu zuen hainbat aldiz, eta aldizkari ezagun askorentzako erreportajeak egin zituen, hala nola Camera, Elle, L'Illustré, Schweizer Illustrierte, Du, Réalités eta Vogue Paris[5].

Horrez gain, emakumeek jasaten dituzten egoerei buruzko hainbat lan argitaratu zituen 1980ko eta 1990eko hamarkadetan: Femmes de la terre 1989an[6], Printemps de femmes 1994an eta Cadences : l'usine au féminin 1999an[4][3].

2000n, 5 hilabete eman zituen Kairon (Egipto), eta Niloko deltaren argazkiak egin zituen[7].

Bere karreran zehar Munduko Osasun Erakundean aritu zen argazkilari gisa[6].

Jacoten hainbat lan Houstongo Arte Ederren Museoan daude[8].

Monique Jacot 2024ko abuztuaren 6an hil zen, 89 urte zituela[1].

  • 1974: Arte Aplikatuen Sari Federala[9]
  • 2005: Fondation vaudoise pour la culture-ren Argazkilaritzako Sari Nagusia[10]
  • 2020: Diseinuko Sari Nagusia[11][12]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Italieraz) «Addio a Monique Jacot» Radiotelevisione svizzera di lingua italiana 2024-08-08 (Noiz kontsultatua: 2024-08-09).
  2. (Ingelesez) Frank, Priscilla. «Monique Jacot Is The Pioneering Female Photographer You Don't Know, But Should» Huffpost 2015-01-06 (Noiz kontsultatua: 2024-08-09).
  3. a b c (Frantsesez) Jaunin, Françoise. «Militante et poète» 24 heures 2009-09-02.[Betiko hautsitako esteka]
  4. a b (Frantsesez) «Monique Jacot» Dictionnaire historique de la Suisse (DHS) 2007-02-05 (Noiz kontsultatua: 2024-08-09).
  5. (Frantsesez) «Monique Jacot» RTS 1975-02-03 (Noiz kontsultatua: 2024-08-09).
  6. a b (Ingelesez) Friedman, Julia. «A Woman Who Wielded a Camera Like a Brush» Hyperallergic 2014-12-22 (Noiz kontsultatua: 2024-08-09).
  7. (Frantsesez) «Transferts et héliogrammes» Musée Jenisch jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-10-26) (Noiz kontsultatua: 2024-08-09).
  8. (Frantsesez) «Monique Jacot: Maternité de Norques» mfah.org.
  9. (Frantsesez) «De l’Arabie heureuse, trésors de voyages» Le Temps 2019-12-06 (Noiz kontsultatua: 2024-08-09).
  10. (Frantsesez) «2005» Fondation vaudoise pour la culture (Noiz kontsultatua: 2024-08-09).
  11. (Frantsesez) «Grand Prix Design 2020 pour Ida Gut, Monique Jacot et Kueng Caputo» RTS 2020-07-03 (Noiz kontsultatua: 2024-08-09).
  12. (Frantsesez) Gobbo, Stéphane. «Monique Jacot, de l'expérimentation et des plumes» Le Temps 2020-08-14 (Noiz kontsultatua: 2024-08-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]