Monjea eta asto menderakaitza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Monjea eta asto menderakaitza
(
El monje y el burro rebelde)
Jatorria
Sortzailea(k)Eduardo Zamacois Zabala
Sorrera-urtea1868
Ezaugarriak
Egile-eskubideakjabetza publiko
Kokapena
Bildumaezezaguna

Monjea eta asto menderakaitza (gaztelaniaz, El monje y el burro rebelde), baita ere Komenturako itzulera 1868an Eduardo Zamakois euskal margolariak eginiko margolan ezaguna da. Lanaren ezaugarri nagusia umorea da. Erromara egin zuen bidaiaren bitartean margotu zuen.[1] Gaur egun Malagako Carmen Thyssen Museoan ikus daiteke. Obra

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste lan batzuetan egin zuen moduan (esaterako Orduz kanpoko bisita izenburukoan) hemen ere Zamakoisek umorea adierazten du. Frantziskotar fraide batzuk herritik komentura itzultzen ari dira; herria margolanaren eskuinean ikus daiteke. Konposizioa fraide bat eta berak gidatzen duen astoa artean sortutako liskarran zentratzen da batez ere. Astoak bere gainean daraman zama guztia botatzen duen bitartean, fraideak bi sokatik tira eta tira egiten dio. Beste fraideek, eszenaren aurrean, barre egiten dute, schadenfreude adibide garbi batean. Ezkerrean korrika ikusten den txakur beltz batek eszena animatzen du, bestetik. Txakur hori artistaren beste margolanetan agertu zen, esaterako Elur pilota lanean.

Orokorrean, aipatutako eszenatik aparte, margolana zehaztasun handiez egina dago; hor dugu, adibidez, petril baten gainean ikus daitekeen izadi hila. Gauza bera komentu zaharraren barruko aldean ikus daitekeen muralean baieztatu dezakegu. Koloreen ikuspuntutik, arreak eta grisak nagusiak dira baina astoaren gainean manta gorri batek gure atentzioa erakartzen du, obrari bizitasun handia emanez.

Lan hau antiklerikaltzat definitu daiteke. Horrelako obrak modan egon ziren XIX. mendeko Frantzian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]