Monografia
Monografia bat idatzizko lan zabal bat da, baina mundu akademikoan eta liburugintzaren katalogazioan ez du esanahi berbera.
Akademian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Monografia bat idatzizko lan zientifiko bat da, ikerketa bibliografikoaren emaitza dena, gai zehatz eta mugatu bat sakon aztertzen duena eta modu logikoan garatzen duena, ikuspegi metodiko, zientifiko, objektibo eta batzuetan didaktikoarekin, eta azken helburua ikerketa horren emaitza helaraztea duena.
Monografia mota eta forma askotarikoak dira, zientziak eta beren metodo partikularrak bezala; adibidez, arlo juridikoarekin lotutako gai bat medikuntzatik gertu dagoen beste baten tratamenduan oso ezberdinak dira.[1]
Definizioa liburutegietan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburutegien katalogazioan, monografiak esanahi zabalagoa du: argitalpen ez seriatu oso bat da liburuki batean (liburu batean) edo liburu-kopuru zehatz batean argitartu dena[2]; beraz, argitalpen seriatu edo periodiko batetik bereizten da, hala nola aldizkari bat, aldizkari akademiko bat, administrazioaren boletina edo egunkari bat[3]. Testuinguru horretan, monografiak. kolokialki, liburuak baino ez dira, adibidez eleberriak, tratatuak, bidai gidak, errezeta liburu...
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Guía para la elaboraqción de monografías» Especializacion en Inmunología. Carrera no estructurada. Universidad Nacional de Córdoba..
- ↑ Swendsrud, Kristen, ed. (2024). "Books and Other Monographs: Definitions". The CSE Manual (9th ed.). University of Chicago Press. ISBN 978-0-226-68394-2.
- ↑ «ODLIS M» odlis.abc-clio.com (kontsulta data: 2025-07-09).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |