Monograma
Monograma | |
---|---|
emblem (en) , type of inscription (en) eta initial (en) | |
Monograma irudi batean bi letra edo gehiagoren lotura edo konbinazioa da. Sarritan pertsona baten izen-abizenen inizialak izan diatezke, eta ikus daitezke marka, zigilu, eta abarretan erabiliak, batzuetan diseinu korapilatsuetan.
Etimologia grekoak jatorriz letra bakarra esan nahi zuen.
Gehien erabiltzen den monograma mota izenaren eta abizenaren inizialen elkarren arteko eraketa da izen marka gisa.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen adibideak V. mendekoak dira. Krismoia Chi/Rho letren bitartezko Kristoaren izenaren monograma da, kristau sinbolo zaharrenetakoa.
Karlomagnoz geroztik, ikur grafiko hauek Erdi Aroko eta garai modernoaren hasierako dokumentuetan erabili izan dira. Aita Santuen dokumentuetan Leon IXaz geroztik. monograma gisa irudikatzen da Bene valete agurra, zintzo ibiliren parekidea, gero diplomaziako beste alor batzuetan ere erabili izan dena.
Eliza katolikoan zabalkundea izan duen beste monograma bat Jesusen Lagundiaren IHS delakoa da, izatez lehenago sortua[1].
Monogramak artelanak sinatzeko erabili izan dira. Sinadura batzuk ezin izan direlarik identifikatu, badira artelanak monogramista jakin batzuei esleitzen zaizkienak, horixe delarik beren autoretzaz dugun seinale bakarra.
Joera jostagarri bat egon zen Europako nobleen artea, monogramak ispilu monograma gisa diseinatzekoa. Halakoetan, inizialak bikoiztu eta elkarren artean gurutzatzen dira ispilu-irudi batean. Simetria dela-eta bereziki apaingarri suertatzen dira, eta era honetako ospetsuenetakoa Johann Sebastian Bach musikariak beretzat diseinatutako zigilu-irudia da.
Erabilera praktikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aplikazio praktikoa izan dute monogramek zigiluetan, txanponetan, boterearen osagai grafikoetan, koroetan, mugarrietan eta antzekoetan. Armarri baten ordez jarritako markak izan dira, elementu baten sustatzaile edo jabeak adierazten dituztenak.
Aberatsen etxeetan oihaletan erabili izan dira: oheko eta barruko arropan, mahai-zapietan, poltsak eta maletetan, jabegoaren marka gisa. Funtzio praktikoa ere bazuen honek, aberatsen arropak zerbitzariek garbitzen zituztelarik, gonbidatu edo bizilagun asko egon zitezkeen jauregi edo etxalde batean, garbiketa eta lisaketa egiteko orduian nahasketak saihestu zitezkeen horrela.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
IHS jesuiten monograma, Gasteizko Sokaren Etxean.
-
Bene valete, Aita Santu baten izenpe gisa.
-
Heinrike III.a germaniar erromatar enperadorearen monograma.
-
FJI monograma (Frantzisko Josef I.a Austriakoarena) Vienako Kunsthistorisches Museumen.
-
Ispilu erako monograma simetrikoa: JSB, Johann Sebastian Bach-en zigilua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Press, Europa. (2013-03-19). «Pontificado.- El emblema IHS de la Compañía de Jesús en el escudo del Pontificado del Papa Francisco» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-30).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- John Castagno: Old Masters. Signatures and Monograms, 1400-born 1800. Scarecrow, Lanham MD 1996, ISBN 0-8108-3082-5.
- Otto C. Flämig: Monogramme auf Münzen, Medaillen, Marken, Zeichen und Urkunden. 3. stark erweiterte und überarbeitete Auflage, Gietl, Regenstauf 2003, ISBN 3-924861-78-1.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, alemanezko Wikipediako «Monogramm» artikulutik itzuli da; zehazki, 2022-07-13ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.