Berezko monopolio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Monopolio natural» orritik birbideratua)

Ekonomian, monopolio naturala edo berezko monopolioa enpresa batek beste guztiek baino kostu txikiagoz ekoizteagatik sortzen den monopolioa da. Kostuan duen abantaila jarduera burutzeko enpresak duen nagusitasun teknologikoak sorrarazten du, sektorean sartu eta maila teknologiko horretarako behar diren azpiegitura eta inbertsio handiak direla eta beste enpresak gainditu ezinezko sartze hesiengatik kanporatuz. Sartzeko hesiak enpresa berriak merkatu batean sartzea eragozten edo zailtzen duten faktoreak dira.

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen telefono konpainiak monopolio naturalak izan ziren. Enpresa publikoak hasieran. Bestela, enpresa pribatuen ikuspegitik, ez zuen merezi herrialde zabal bat kablez betetzea azken txokoraino telekomunikazioak eramateko. Hasierako inbertsio handiak egin eta gero, monopolio natural horiek pribatizatu egin ziren ekonomia misto edo kapitalismoaren eremuetan.

Berezko monopolioak sor daitezke enpresa batek patente berritzaile bat daukanean, produktu berri-berri bat merkatura plazaratzen duenean.

Monopolio naturalak sor daitezke sektore batzuetan non sartzeko hesiak oso handiak diren. Esate baterako, itzelezko inbertsioak behar direlako. Inbertsio handi horiek merkatu osoa hartzeko ez bada ez dute merezi. Horrela gertatu ohi da hainbat sektore estrategikotan, adibidez, estatu batean trenbide sare oso garestia ezartzeko behar den inbestitzea oso handia bada, agian Estatuak berak sortuko du enpresa bakarra diru publikoarekin sustatuta. Bestela enpresa pribatuek ez lukete horrelakorik egiteko ahalmenik. Edo, beste adibide bat, edateko ura estatuko azken etxebizitzaraino eramatea baldin bada helburu, agian Estatuak berak sortu beharko du monopolio bat, inbertsio oso handiak bere gain hartuz, eta kontsumitzaile guztiei ordaintzeko moduko prezioan ura eskainiz. Horrelako kasuetan, ur-hornikuntza merkatu librearen esku utziko balitz lehian dauden enpresek nekez inbertituko lukete bakartutako etxebizitzetaraino ura eramateko hoditerian.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.