Monotremata

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Monotremata
Fosilaren garaia: Jurasiko goiztiar[1]Holozeno, 210 Ma-0 Ma

Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Azpiklasea: Prototheria
Ordena: Monotremata
C.L. Bonaparte, 1837
Azpitaldeak

Monotremak (grezieratik μονός monos "bakarra" + τρῆμα trema "zulo", kloakari erreferentzia eginez) Prototheriaren barruan bizirik dauden ugaztun bakarrak dira. Kumeak bizirik erditu ordez arrautzak jartzen dituzten. Gaur egun Australia eta Ginea Berrian baino ez dira bizi, nahiz eta behinola askoz hedapen handiagoa zutenaren datuak dauden. Ornitorrinko eta ekidnak dira espezieak.

Monotrema ugaztunen klaseko Monotremata ordenako animaliez esaten da. Gaur egun bizi diren espezieak dituen prototerioen subklaseko ordena bakarra da. Uzkitik kanporatzen dituzte digestioaren hondakinak eta gernua. Arrautzez ugaltzen dira; emeek hartarako eratzen zaien martsupio edo zaku-antzeko batean berotzen dituzte arrautzak. Ez dute benetako ugatzik, baina esne-guruinak badituzte. Muturra moko-itxurakoa, zapala eta hezurtsua dute. Bi familia hartzen ditu, ornitorrinkidoak eta takiglosidoak (edo ekidnidoak).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Hugall, A.F. et al. (2007), «Calibration choice, rate smoothing, and the pattern of tetrapod diversification according to the long nuclear gene RAG-1», Syst Biol. 56 (4): 543–63, doi:10.1080/10635150701477825 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Monotremata Aldatu lotura Wikidatan