Monozito
Monozitoak leukozito mota bat dira, agranulozitoen taldean sailkatzen direnak. Leukozito handienak dira (7-15 μm) eta fagozitosi egiteko ahalmena dute (fagozitoak baitira). Haien nukleoak giltzurrun-itxura du.
Monozitoak, odoleko gainontzeko zelulen antzera (leukozito guztiak, eritrozitoak eta plaketak) hezur-muinean sortzen dira. Batzuek aske irauten dute odolean, baina beste batzuk ehunetara pasatzen dira, eta bertan makrofago bihurtzen dira.
Odoleko leukozitoen %3 eta %9aren arteko portzentaia osatzen dute.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Monozito ![]() |