Monreale

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Monreale
Italiako udalerria
Sicilia Monreale1 tango7174.jpg
Administrazioa
Herrialdea Italia
Eskualdea Sizilia
Former provinces of ItalyPalermoko probintzia
Posta kodea 90046
ISTAT kodea 082049
Herriburua Monreale
Geografia
Koordenatuak 38° 04′ 54″ N, 13° 17′ 20″ E / 38.081666666667°N,13.288888888889°E / 38.081666666667; 13.288888888889Koordenatuak: 38° 04′ 54″ N, 13° 17′ 20″ E / 38.081666666667°N,13.288888888889°E / 38.081666666667; 13.288888888889
Monreale hemen kokatua: Italia
Monreale
Monreale
Monreale (Italia)
Map of comune of Monreale (Metropolitan City of Palermo, region Sicily, Italy).svg
Azalera 530.18 km²
Altuera 310 m
Mugakideak Alcamo, Bisacquino, Borgetto, Carini, Corleone, Giardinello, Godrano, Montelepre, Partinico, Piana degli Albanesi, Poggioreale, Roccamena, San Giuseppe Jato, Torretta, Altofonte, Camporeale, Contessa Entellina, Gibellina, Marineo, Palermo, San Cipirello, Santa Cristina Gela eta Calatafimi-Segesta
Demografia
Biztanleria 39.047 bizt. (2018ko urtarrilaren 1a)
Dentsitatea 73,65 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 091
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Bielsko-Biala
Katastro kodea F377
Sailkapen sismikoa 2 (Ertaina)
Matrikula PA
www.comune.monreale.pa.it/

Monreale (sizilieraz: Murriali[1] Monte Caputoren magalean. Hortik Conca d'oro (urrezko maskorra) haran emankorra eta Palermo hiria ikusgai daude. Hiria Palermoko 2 km-ra dago. Azalerari dagokionez, Italiako seigarren udala da 529 km² dituelako. Hiriari ospea haren katedraletik datorkio, XII. mendeko arabo-normandiar estiloko maisulana, 1174an Gilen II.a normandiar erregearen aginduz eraikitakoa.

Biztanleriaren bilakaera[2][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabiarrak Palermoz jabetu eta gero, hiri honetako apezpikutzak alde egin zuen. Katedral berriaren ardura eliza txiki bati eman zitzaion, Aghia Kiriaki[3], inguruko herrian kokaturik, geroago Monreale izango zena. Normandoen konkistaren ondoren, kristauek antzinako katedral-hiria berreskuratu zuten. Luzaroan, leku hau herri xume bat izan zen. Populazioa handitu zen Siziliako errege normandoek tokia aukeratu zutenean ehiza egiteko eta jauregi bat eraiki ondoren, zeina gaurko udaletxeko orubean egon baitzitekeen. Honek, beharbada, eliza-gune gisa funtzionatu zuen Gilen II.a Onbera erabaki zuelako katedral bat hor eraikitzea[4]. Kondairaren arabera, 1171ko gau batean, Ama Birjina erregeari ametsetan agertu zitzaion eta erakutsi zion izugarrizko altxor bat zegoen tokia (haren aitaren harrapakina). Honekin tenplu bat[5] egin behar zion. Erregeak, atzerapenik gabe, tenplua, artzapezpikuaren jauregia eta klaustroa hasi zituen. 1176an, Cava de' Tirreni badiatik ehun praile beneditar ekarri zituen Teobaldo abatearen esanetara. Honi Hiriko Jauna tituloa eman zion. Ageri denez, eraikinak defentsarako balioa zuen ere. 1182ko otsailaren 5ean, Gilenek eskatuta, Luzio III.a Aita Santuak, Monrealeko eliza Siziliako artzapezpiku-barruti metropolitarra bihurtu zuen. Harrez geroztik, eragin handia izan zuen Sizilia osoan zehar. XVII. mendearen amaieran, Monrealeko artzapezpiku-barrutiak bazituen 72 feudo. Fundazioaren hasieratik, Monrealek 54 artzapezpiku eta 14 kardenal izan ditu.

Katedrala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katedraleko klaustroa

Monrealeko katedrala, normandiar arkitekturako adibiderik handienetariko bat da. Gilen II.ak eraikina hasi zuen 1174an, Ama Birjinaren jasokundeari kontsakraturik. Luzio III.a Aita Santuaren bulda batek metropoli-katedrala izendatu zuen. Eliza, Italiako monumentu nazionala eta Siziliako ikuskizun garrantzitsunetako bat da. Artzapezpiku jauregiak eta monastegiko eraikinak, hegoaldean, leku handia hartzen dute, hamabi dorre dituen harresi handi batek inguratzen du. Ia horma guztia berregin denez, antzinako aztarnetik bakarrik irauten dute zenbait dorreren hondamendiak, praileen logelak eta klaustroa (1200an bukatutakoa). Azken hau egoera onean dago, Italiako klaustro guztietatik ederrenetako bat da, bai tamainagatik, bai xehetasunengatik. Klaustroaren azalera 2.200 m²koa da, arku zorrotzez osaturik dago, trazeriaz apainduta. Hauek 216 zutabetan, marmol zurizkoak, oinarritzen dira. Kolomak, aldizka, apaindu gabekoak edo teselez dekoraturik daude, kolorezko banda bertikaletan edo espiraletan, fusteen punta batetik bestera. Zutabeen kapitelak hostotzez, Bibliako eszenez eta alegoriez zizelkaturik daude, guztiak desberdinak. Klaustroko angelu batean, zutabez inguraturik, praileen lavatorium dago, ageri denez, hau eskultore musulmanen lana da. Katedralaren oinplanoa[6] basilikala da[7] baina abside hirukoitzak Siriako eta ekialdeko beste elizen eredua jarraitzen du. Hortaz, katedral honetan ekialdeko eta mendebaldeko estiloak elkarrekin daude. Nabe zentrala zabala da, albokoak berriz, estuak. Zutabe monolitikoak ekialdeko granitozkoak dira (marmolezko bat izan ezik) alde bakoitzean, zortzi arku zorrotz eutsiz. Kapitelak korintiarrak dira. Ez dago triforiorik. Bi argizulo altuek, trazeria bakunez eta alboko nabeen antzekoak, ondo argitzen dute. Ekialdeko partea, nabeak baino zabalagoa altuagoa dena, toki zentral batez osatuta dago, bi alboko nabeekin. Banaketa bakoitzak abside batean bukatzen du. Katedraleko nabeek ez dute gangarik, honen ordez, sabaia dekoratutako zurezko habetan sostengatzen da. Eraikinaren mendebaldean, bi dorre sendo nartexaren (XVIII. mendean eraikita) alde banatan daude. Erromaniko esliloko brontzezko ateak garrantzitsuak dira. Hauetako 40 panelak Barisano Tranikoak[8] egin zituen, Bibliako horrenbeste pasarte adierazten dutenak. Desagertutako eliz atariaren ordez, Berpizkundean egindako beste bat dago, Giovanni Domenico eta Fazio Gagini[9] ziren egileak (1547-1569). Katedral honi 6.500 m² mosaikoek ematen diote edertaduna. Friso bat izan ezik (marmolezko xaflekin egina, eta moisaikoak haien artean), hormen azalera guztia, arkubarnerak eta janbak barne, estalita daude kolore argitsuekin, urrezko atzealde baten gainean. Mosaikozko margoak mailetan kokaturik daude, zerrenda bertikal eta horizontaletan banaturik. Koruko zenbait zonaldetan, bost zerrenda daude gaiak edo pertsonaiak adieraziz. Erdiko absidean, Kristoren irudi erraldoia dago, honen alboan Ama Birjina eta Umea eserita. Beste absidetan San Pedro eta Paulo apostolua irudi handiak daude. Horien azpian azaltzen da nor den santu bakoitza, gehienak latineraz baina batzuk grekeraz idatzita daude. Nabearen gaiak Genesis eszenekin hasten dira, Itun Zaharra ilustratuz Kristoren eroskundearen plana baita bere etorrera adierazi zuten profetak ere. Maila buxuenaren inguruan eta koruan Itun Berriko gaiak agertzen dira. Gehienbat Kristoren sufrikarioa eta mirariak isladatzen dituzte. Hala ere, apostoluak eta beste santu batzuk agertzen dira ere. Diseinuak, egiteak eta gaien aukeraketak bizantziar jatorria dute (Basilio II.aren menologioa)[10]. Irudi hauek Basilio II.a enperadoreak X. mendean marraztu zituen. Gilen I.aren hilobia (fundatzailaren aita) porfiriozko sarkofago bikaina, zutabetutako errezel baten azpian dago eta Gilen II.arena, 1576an egina, sute batek kaltetu zituen 1811an. Gertaera honetan koruko partea guztiz kaltetuta izan zen. Koruaren iparraldean, Margarita Nafarroakoa, Gilen I.aren emaztea eta haien bi semeren (Roger eta Enrike) hilobiak daude. Era berean badago kutxa bat non gordeta dauden San Luis Frantziakoaren erraiak, 1270ean hil zena. Koru hirukoitzaren zoladura marmol eta porfiriozko mosaikoa da, opus alexandrinum estilokoa, baina badu arabiar eragina lerro garrantzitsuenetan. Nabeko zoladura XVI. mendean osatu zen marmolezko eta granitozko diskoekin. Hauek lerro irregularrezko bandekin tartekatu ziren. Bi kapera barrokoak gehitu ziren XVII. eta XVIII.aren mendeetan, biak elizatik aldenduta.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "Monreale" monte-realeren, kontrakzioa da, Errege mendia. Lekuari izena datorkio Roger I.a Siziliakoaren jauregi batetik,
  2. http://dati.istat.it/Index.aspx URL 2012.12.28an kontsultatuta.
  3. Beste iturriren arabera Monreale fundatu zen Balhara arabiar herrixkaren gainean. Ikusi: http://www.treccani.it/enciclopedia/monreale_%28Enciclopedia-Italiana%29/
  4. Rodo Santoro: Palermo Cathedral, Palermo: 1999, p. 7
  5. https://it.wikipedia.org/wiki/Duomo_di_Monreale
  6. http://www.quondam.com/11/1182.htm
  7. Italian ugariak dira mota honetako elizak.
  8. https://en.wikipedia.org/wiki/Barisano_da_Trani
  9. https://it.wikipedia.org/wiki/Fazio_Gagini
  10. [1]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Monreale Aldatu lotura Wikidatan