Monrealeko katedrala
Monrealeko katedrala | |
---|---|
Duomo di Monreale | |
![]() | |
Arabo-normandiar Palermo eta Cefalú eta Monrealeko katedralak | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Italiako hiri metropolitarra | Palermoko metropoli-hiria |
Italiako udalerri | Monreale |
Koordenatuak | 38°04′55″N 13°17′31″E / 38.081858°N 13.292067°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1172 |
Izenaren jatorria | Theotokos (en) ![]() |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Archdiocese of Monreale (en) ![]() |
Izena | Maria |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Dimentsioak | 40 (![]() ![]() |
Azalera | 1,669 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 1487-009 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
Webgune ofiziala | |
|
Monrealeko katedrala edo Duomo de Santa Maria Nuova Palermoko udalerria den Monreale hiriko eliza nagusia da. 1172an sortua, Gilen II.a Siziliakoaren aginduz, munduko normandiar arkitekturaren monumentu nagusietariko bat da. Gizateriaren ondarea da 2015etatik, Arabo-normandiar Palermo eta Cefalú eta Monrealeko katedralak multzoaren barruan.
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Monumentu honetan deigarria da nola nahasten diren elementu arabiarrak, uhartean normandiarren konkista aurretik, eta konkistatzaileek eramandako estilo berria. Mestizajea multzoaren elementu nagusia da.
Katedralaren elementu ezagunenak barruko mosaikoak eta klaustroa dira. Mosaikoak urrezko kolorekoak dira eta barrualde osoa betetzen dute; irudietan Itun Zaharreko eta Berriko eszenak erakusten dira.
Klaustroak, bestetik, 228 zutabe ditu, oso apainduta eta kapitel oso landuekin. Zutabe hauen gainean arabiar inspirazioko arkuak ikus daitezke.
Kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Andra Mariak ametsetan Gilen II.a Siziliakoari agertu zitzaion haren ohorez tenplu honen eraikuntza eskatzeko. Tenpluaren truke Birjinak Gilenen aitaren altxorraren tokia esango zion.[1]
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz):Web turistikoa.
- (Gaztelaniaz):Informazio turistikoa.
- (Frantsesez):Argazkiak.
- (Frantsesez):Kapitelei buruzko informazioa.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Monrealeko katedrala ![]() |