Monsieur Fourcade

Wikipedia, Entziklopedia askea
Monsieur Fourcade
Jatorria
Sortzailea(k)Henri de Toulouse-Lautrec
Sorrera-urtea1889
IzenburuaMonsieur Fourcade
Ezaugarriak
Materiala(k)pastela eta cardboard (en) Itzuli
Dimentsioak77 (altuera) × 62 (zabalera) × 0,3 (lodiera) cm
Genero artistikoaerretratua
Egile-eskubideakjabetza publiko
Kokapena
LekuaSão Pauloko arte museoa
BildumaSão Pauloko arte museoa eta São Pauloko arte museoa
InbentarioaMASP.00118

Monsieur Fourcade, euskaraz Fourcade jauna Henri de Toulouse-Lautrec margolari frantsesak 1889an egindako margolana da. Kartoi gaineko pastelez egina dago.

Azterketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolanean agertzen den pertsona Henri Fourcade bankaria da, Toulouse-Lautrecen lagun urkoa; hori ikusteko margolanaren eskuineko goiko partean irakurtzen den eskaintza besterik ez da behar: "Nire Fourcade lagun onari, 89.HLautrec". Fourcade modelo gisa beste ikatz-ziriaz egidako marrazkia ezagutzen da.[1]

Irudia Pariseko gaueko giroan kokatuta dago, etxe barruko festa-giro batean. Protagonista kenduta, ikusten diren bost pertsonak mozorrotuta dirudite. Koloreen ugaritasunak horrelako giroa islatzen du ere bai.

Erabilitako pitzelkadak arinak eta askatuak dira, marra gutxiz; horren ondorioz pertsonen irudiek itzalak dirudite. Fourcade eta antzean ikusten den begi-mozorroko emakumea dira nolabait salbuespena, zehaztasun gehiago erakusten baitute. Gainontzeko pertsonaiak oso eskematikoak dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://www.artehistoria.com/v2/obras/6581.htm%7Ctítulo=[Betiko hautsitako esteka] artehistoria.jcyl.es, 2016ko urriaren 28an ikusita.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]